Beriainek badu bere Ondare Materiagabea biltzeko hitzarmena

Beriaingo Ondare Materiagabearen bilketa egiteko hitzarmena sinatu da gaur. Datozen hiru urteetan 30 Ondare Materiagabearen Unitate bilduko dira udalerri honetan. Labritekin sinatutako hitzarmen honen bitartez udalak bere ondarearen bilketa eta babestea bermatua izanen du eta lana amaitzerakoan Nafarroako Ondare Materiagabearen artxibategiari eskainiko zaio. Argazkian Udalerriko alkatea den Oscar Ayesa eta Labrit Ondareko kide bat ageri…

Karatula Xulapain

“GALBURU SUSTRAITUAK” Xulapaingo bailarako dokumentalaren aurkezpena.

“Iragana, orain, etorkizuna eraikitzeko baliagarria izan dadila” Horrelaxe abiatzen da Xulapainen errodaturiko “Galburu sustraituak” dokumentala. Bertako biztanleen memoriatik abiatu eta XX.mendera eramaten gaituena. Heldu den larunbatean, ekainak 20, bailararen festa egunean bertan aurkeztuko da lan hau. Bere 13 herriak duela 100 urte bezalaxe erakusten ditu lanak. Atzera bidaia proposatzen digu garai bateko Aristregi, Beltzuntze, Beorburu,…

Bortzirietan goitti eta beheitti grabatzen

Azken asteotan, Bortzirietan goitti eta beheitti gabiltza Labrit Multimediako lankideok. 2006-2008 urte bitartean halaxe ibili zen Eusko Kultur Fundazioa ere. Orduan bildutako kultur ondare ez-materialean oinarrituriko dokumentala grabatzen ari gara oraingoan. Eguraldi zoragarria izan dugu. Inguruko parajeak bezain beste. Ezagutu ditugun pertsonek eta istorioek hunkiturik itzuli gara. Azaroaren amaieran ezagutzera emanen dugu dokumental berria. Estreinaldira…