Gurekin lan egin nahi duzu?

Lan eskaintza: Labriteko egitasmoendako merkatu berriak ireki eta kulturarekin, ondare immaterialarekin eta memoriarekin harremana duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko pertsona euskalduna behar dugu. Bereziki proiektuen salmentarako gaitasuna duen pertsona; hau da, komertzialgintzan iaioa, baina baita ere proiektu horiek diseinatzeko eta egikaritzeko gaitasuna gara dezakeena. Eskatzen dugu: Komunikazio arloan, kultura kudeaketan edota ikus-entzunezkoetan esperientzia izatea; bereziki…

Ondarea aztertzeko XI. jardunaldia

Labrit Ondarea Castelló-ko Jaume I Unibertsitateak antolatzen duen “Ondarea aztertzeko XI. jardunaldia”-n parte hartuko du heldu den uztailaren 23an.Topaketa hauek Tokiko Taldeen antolatzaileak, teknikari eta adituak biltzen dituzte. Aurtengo edizioan Kultur Ondarearen sozializazioari buruz izanen da hausnarketa: nola lortu herritarren parte hartze eraginkorra euren Ondarea kudeatzeko orduan. Labriten ponentziak honako izenburua izanen du: “Parte hartzea,…

Beriainek badu bere Ondare Materiagabea biltzeko hitzarmena

Beriaingo Ondare Materiagabearen bilketa egiteko hitzarmena sinatu da gaur. Datozen hiru urteetan 30 Ondare Materiagabearen Unitate bilduko dira udalerri honetan. Labritekin sinatutako hitzarmen honen bitartez udalak bere ondarearen bilketa eta babestea bermatua izanen du eta lana amaitzerakoan Nafarroako Ondare Materiagabearen artxibategiari eskainiko zaio. Argazkian Udalerriko alkatea den Oscar Ayesa eta Labrit Ondareko kide bat ageri…

ZANGOZAKO HERRITARREN OROITZAPENAK, MUNDU OSOAN IKUSGAI

www.laquenuncaolvido.com Web gune berezi batean 3.950 bizitza-pasarte, oroitzapen eta kontakizun eskaintzen ditu. Bideo horiek ikusgai izanen dituzte betirako egungo herritarrek eta etorriko direnek. Bizi diren tokian bizi direla, munduko edozein tokitik gozatu ahal izanen dute XX. mende hasieraz bertakoek dituzten oroitzapenak. Zangozarren memoriak beraz leihoa ireki dio mundu osoari. Ikusi berria

Navarchivok bere X. urteurrena ospatu zuen Jardunaldi Zientifikoen antolaketarekin

NUPeko Ondare Materiagabearen Katedrak Navarchivo – Nafarroako Ondare Materiagabearen X. urteurrenaren ospakizunarekin buru belarri hasi da. Jardunaldiak joan den martxoaren 7an hasi ziren Nafarroako Filmotekako proiekzio sorta batekin. Ikusi hemen programa guztia. filmotecadenavarra.com Programazioa aste osoan zehar zabaldu zen konferentzia, dokotorandoendako formazioa baita Kultur Eragileendako jardunaldi Nafarroako Ondare Materiagabearen Jardunaldi zientifikoak