Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du

Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea. Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera…

#TourLabrit: Argentina.

Gure Twitter orrialdea jarraitzen baduzue, @labrit_net, ohartuko zineten azken egun hauek inoiz baino internazionalagoak izaten ari direla. Labriteko Zuzendari Nagusia, Gaizka Aranguren,  hiru astetako bidaia egiten ari da gure jarduna eta metodologia hainbat forotan aurkeztuz, foro enpresarial nahiz akademikoetan. Joan den asteazkenean, Kultur Ondare Immateriala: Memoriak eta Gizarte Kolektiboak izeneko katedra libreko laugarren topaketan parte…

Hasi dira Kultur Ondare Immaterialaren Aurreinbentarioaren baliozkotze bilerak

Beste hainbatetan kontatu izan dizuegun bezala, Labrit Ondarea, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuaren babesarekin, Nafarroako Ondare Immaterialaren aurreinbentariatze prozesuaren exekuzioaz arduratzen den enpresa da. 2015 eta 2016 urteetan zehar, kontzeptualizazioa, iturri bibliografiko eta dokumentalen hustutzea eta aurreinbentarioaren lehen zirriborroaren erredakzioa egin genuen (mila eta ehun kultur adierazpen immaterial baino gehiagoz osatutakoa). Orain prozesua momentu erabakigarri batera…

Labritek Kultur Ondareari eta garapenari buruzko ikastaro batean parte hartu du

Joan den astean gure kidea den Sara Gonzálezek Nafarroako Unibertsitateko udako ikastaro batean parte hartu zuen, Kultur Ondarea garapen baliabide gisa erabiltzeari buruzko ikastaro batean. Labritek zehazki, Ondarea inguru teknologiko berrian kudeatzeari buruzko mahai-guruan parte hartu zuen. Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria den Susana Irigarayk zuzendu zuen eta Pablo Serrano eta Álex Durórekin batera aritu…

ETB 2k Ibaien Bilduma emango du

Euskal Telebista Labrit Multimediak ekoiztutako ibaien dokumentalak eskaintzen hasi da. Beste hainbatetan azaldu dizuegun moduan, zazpi ibaiei buruzko ikus-entzunezko bilduma bat da zazpi programetan zehar euren ahotik ezagutzeko aukera ematen diguna. Ekimena CRANA Fundazioak, NIK-GANek eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak sustatua dela Obra Social La Caixaren laguntzaz. Horietako bakoitzean, ibaia, lehen pertsonan, bere ertzean bizi…

Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak.

Labriten ez dugu soilik Ondare Immaterialaren kudeaketan lan egiten, tarteka Kultur Ondare Immateriala eta bere testuinguruak ere gure zaletasunetako batzuk dira. Joan den uztailaren 6an, gure lankideetako batzuk Sanferminen inguruko Ondare Immateriala gertutik bizi zuten bitartean, beste batzuk Donostiara hurbildu ginen, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur Ondarearen arautegiaren inguruan dauden aukerak eta erronkak ezagutzera. Kasu honetan,…

Patrimoni Immaterial i Memoria Colectiva Mallorkan.

Asteburu honetan Mallorkan izan gara, Patrimoni i Esports del Consell de Mallorcan, Kultura Departamentuko Ondare Immaterialari eta Ahozko Memoriari buruzko jardunaldietan. Kika Coll, Zuzendari Nagusiak Kultur Ondare Immaterialaren bilketan, kudeaketan eta transmisioan dugu esperientzia kontatzeko gonbita egin zigun eta pozik joan ginen, noski. Jardunaldiak Misericòrdia eraikinean izan ziren, antzinako umezurtz-etxe batean (gaur egun Kultura eta…

Labritek Ondare Immaterialari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu du UNEDen.

Asteburu honetan, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak antolatutako “Kultur Ondare Immateriala Espainian eta Latino Amerikan” izeneko jardunaldietan parte hartu dugu. Aurrez aurreko ikastaro bat izan zen, gai hauetan adituak direnentzako eta interesa duen ororentzat irekia eta UNEDek,  Espainiako Kultur Ondare Immaterialarekin, Kultur Komunikaziorako Unibertsitate Barruko Institutuarekin eta Latino Amerikako Kultur Ondare…

Aste honetan Labriten…

Zenbait egunetan bulegoan sartuta eta ordenagailuaren aurrean lan egiten badugu ere, beste aste batzuetan benetan gustatzen zaigun hori egiten dugu: Ondare Immateriala bildu, ezaugarritu, aurkeztu eta zabaldu. Ekaina hilabete bizia izaten ari da, aste hau bereziki mugitua izaten ari da, zuekin partekatu nahi ditugun hiru ekitaldi izan baititugu: Leatxeko Ondare Immaterialaren ezaugarritzea. Ondare Immateriala kudeatzeko…

Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren aurkezpena

Joan den maiatzaren 26an, Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren lehen fasea aurkeztu genuen. Herri zabala izanik bai lurraldeari dagokionez eta baita biztanle kopuruari dagokionez ere, Ondare Immaterialaren 90 Unitate erregistratzea aurreikusten da. Lehenengo 29ak Los Llanos Kultur Zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu genituen jendaurrean. Aurkezpen ekitaldia bilketa egiten duen herriarentzat hunkigarria da, baina are gehiago informatzaileentzako…