#TourLabrit: Argentina.

Gure Twitter orrialdea jarraitzen baduzue, @labrit_net, ohartuko zineten azken egun hauek inoiz baino internazionalagoak izaten ari direla. Labriteko Zuzendari Nagusia, Gaizka Aranguren,  hiru astetako bidaia egiten ari da gure jarduna eta metodologia hainbat forotan aurkeztuz, foro enpresarial nahiz akademikoetan.

Joan den asteazkenean, Kultur Ondare Immateriala: Memoriak eta Gizarte Kolektiboak izeneko katedra libreko laugarren topaketan parte hartzeko aukera izan genuen La Platako Unibertsitatean, Argentinan. Kultur Ondare Inmateriala identifikatu, erregistratu eta babesteari buruzko aurkezpena eskaini zen. Horrela eman zitzaion hasiera aurkezpenari:

Ahozko transmisioak, aurreko belaunaldien ezagutzaren, tradizio jakintzaren, memoria historikoaren eta literaturaren belaunaldiarteko kontserbazio bide izateari utzi egin dio. Geroz eta zabalagoa den informazioaren eta konumikazioaren teknologiaren inperioan, imaginario kolektiboko erreferente osagarrien transmisiorako gaitasuna, hau da edozein giza talderen identitatea, pantailetara duen sarbidearen araberakoa izanen da, horiek baitira zeharkako transmisioaren benetako protagonistak. 

Gaizka Arangurenek LABRIT ONDAREA, bere filosofia eta jarduna aurkeztu zuen, batez ere arlo turistikoan eta produktiboan Kultur Ondare Immaterialaren komunikazio kudeaketaren transmisioari eta aplikazioari lotutako gaiak azaldu zituen.

Asko izan ziren gerturatu ziren pertsonak. Topaketa Brasilgo zenbait eremutako Kultur Ondare Immaterialaren partaidetza-inbentarioen dinamizazioari buruzko León Araújoren erakusketarekin amaitu zen.

Latinoameriketako bira honen albiste gehiago eskainiko dizkizuegu sarri. Hurrengo geldialdia… Mexiko Barruti Federala.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email