Mallorcako Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioa egingo dugu

Mallorcako Irla kontseiluko Kultura, Ondare eta Hizkuntza Politika Sailak lizitatuta, Ondare Immaterialaren eremuan orain arte Espainiako Estatu osoan aurrekontuko diru-hornidura handiena duen proiektua da. Labriteko arduradunak uhartera joan dira aste honetan inbentarioa martxan jartzeko eta, besteak beste, irlako Ondare Zuzendari Francisca Coll Borràsekin bildu dira.…

Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai…

Labrit Extremadurako Ondare Immaterialaren Inbentarioa egiten ari da

Aurtengo azken hiruhilekoan zehar eta hurrengoaren amaiera bitarte, Villuercas eta Ibores, Cáceresko bi eskualde hauetako Kultur Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioa eta Inbentarioa egiteko lanetan murgildurik ibiliko gara Labriten. Extremadurako KOI-ren Inbentarioko lehenengo fasea da hain zuzen ere, Extremadurako Juntako Liburutegi, Museo eta Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kultur eta Berdintasun Kontseilariak Labriti egindako eskaera. Prozesu honetan zehar,…

Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan

Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste:…