Mallorcako Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioa egingo dugu

Mallorcako Irla kontseiluko Kultura, Ondare eta Hizkuntza Politika Sailak lizitatuta, Ondare Immaterialaren eremuan orain arte Espainiako Estatu osoan aurrekontuko diru-hornidura handiena duen proiektua da. Labriteko arduradunak uhartera joan dira aste honetan inbentarioa martxan jartzeko eta, besteak beste, irlako Ondare Zuzendari Francisca Coll Borràsekin bildu dira.…

Labrit Extremadurako Ondare Immaterialaren Inbentarioa egiten ari da

Aurtengo azken hiruhilekoan zehar eta hurrengoaren amaiera bitarte, Villuercas eta Ibores, Cáceresko bi eskualde hauetako Kultur Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioa eta Inbentarioa egiteko lanetan murgildurik ibiliko gara Labriten. Extremadurako KOI-ren Inbentarioko lehenengo fasea da hain zuzen ere, Extremadurako Juntako Liburutegi, Museo eta Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kultur eta Berdintasun Kontseilariak Labriti egindako eskaera. Prozesu honetan zehar,…