Labrit Extremadurako Ondare Immaterialaren Inbentarioa egiten ari da

Aurtengo azken hiruhilekoan zehar eta hurrengoaren amaiera bitarte, Villuercas eta Ibores, Cáceresko bi eskualde hauetako Kultur Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioa eta Inbentarioa egiteko lanetan murgildurik ibiliko gara Labriten.
Extremadurako KOI-ren Inbentarioko lehenengo fasea da hain zuzen ere, Extremadurako Juntako Liburutegi, Museo eta Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kultur eta Berdintasun Kontseilariak Labriti egindako eskaera.
Prozesu honetan zehar, eskualde hauetako kultur adierazpen immaterial adierazgarrienak identifikatzen gabiltza. Guadaluperako Bideak, Iboresko Gaztagintza tradizionala (iruditan) edo kobrearen artisautza, esaterako.
Adierazpen hauen adierazgarritasun mailaren, iraunaldiaren eta inplikazioaren arabera, Aurre-inbentarioaren edo Inbentarioaren metodologia bat garatuko dugu, azterketa, dokumentazio eta lanketa antropologiko baten bitartez.
Beste askotan kontatu izan dizuegun moduan, Labriten urteak daramatzagu kultur adierazpen immaterialen hainbat inbentariatze prozesutan lanean, bai Nafarroan eta baita Nafarroatik kanpo ere. Eta ziur gaude, 2019an ere gai honi buruzko albiste gehiagoren berri izanen duzuela.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email