Dokumentalaren irudi batt

Araxesen gainetik, Malloen azpitik dokumentala estreinatuko da maiatzaren 7an

Orain dela hamar urte Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. 22 elkarrizketa horietan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez, Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek. Labrit Ondareak ekoiztutako ikus-entzunezkoa da. Bi udalen ahalegin ekonomikoaz gainera, ezinbestekoa izan da Beteluko Uraren babesa. 2020ko udan egin…

ASAEE Logoa

Labrit ASAEE-ko kide izango da

Labrit Ondarea, ondare immaterialaren kudeaketa integralean espezializatutako enpresa bat da. Gure funtsezko lan-ildoek lotura estua dute antropologiaren esparruarekin, eta, horregatik, prestakuntza antropologikoa duten pertsonak gehiengoa dira gure enpresan. Labrit Ondarearentzat albiste ona da ASAEEn (Espainiako Estatuko Antropologia Elkartea) sartzea. Zehazki, Lanbide Batzordean parte hartuko dugu. Bertan sartzen dira nortasun juridikoa duten unibertsitatez kanpoko erakunde publiko…

Ez-Sanferminetako ikus-entzunezko memoria biltzen

Apirilean iragarri bezala, aurtengo San Fermin jaiak bertan behera gelditu ziren, bizitzen ari garen osasun krisia dela eta. Horrela, bada, 2020ko uztailaren 6tik 14ra, nafar hiriburuak iruindarren iruditeria kolektiboan historikoak izanen diren egunak bizi izan ditu. Salbuespen horren aurrean, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailak egun hauetan Iruñean bizi eta sentitutakoaren memoria bildu eta babesteko…

Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai…

LABRITeko bi kide, ICOMOSkide

Harrotasunez iragarri nahi dugu dagoeneko LABRITeko gure bi lankide bere partaideen artean onartu dituela ICOMOSek. Gure Zuzendari Nagusi, Gaizka Aranguren Urroz, eta gure Aholkularitza Saileko Arduradun, Sara González Cambeiro, UNESCOri atxikitutako Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako kide dira. ICOMOSek (International Council on Monuments and Sites – Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua), Kultura Ondareari eutsi eta…

Kilometro karratu bakarreko memoria

Atzo maskaren erabileraren agindua indarrean sartu zen. Sei urtetik gorakoentzako beharrezkoak izanen dira maskarak segurtasun distantziak mantendu ezin direnean. Atarrabian ordea, aski ohituta daude, Nafarroako edozein txokotan baino lehenago zabaldu zen neurria herritarren artean. Izan ere, bi metroko distantzia mantentzea ia ezinezkoa da 1,08 kilometro karratu eskaseko azaleran bizi diren 10.204 biztanleentzat. Atarrabian, egunerokoa guztiz…

Ondare Immaterialean murgilduta

Koronabirusaren krisiak ekarritako konfinamendua aukera ezin hobea da gure lana ez ezik, eskura ditugun baliabideak berrikusteko. Izan ere, maiz eguneroko erritmoak ez baitigu horiek behar bezala aprobetxatzen uzten. Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, gaur, UNESCOko Kultur Ondare Immaterialaren sailak (Herbehereen laguntzarekin) sortutako aplikazioan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, 2003ko Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Konbentzioak jasotzen dituen hiru…

COVID-19: Ondare Immaterialaren Unitateak biltzearen lana etengo dugu

Aste honetan berean aipatu bezala, gure bilketa lan taldea jo ta fuego zebilen Nafarroako hainbat udalerritan.  Egoera hau aldatu egin da azken egunetan. Adineko pertsonak dira, hain zuzen ere, Navarchivoren bihotzean daudenak. Euren ahozko memoriak herri hauetako Ondare Immaterialaren oinarri dira eta behar den moduan zaindu behar dira. Gauzak horrela, Nazioarteko, estatuko eta erkidegoko erakundeen…

Bilketan…

Badira zenbait hilabete gure proiektu garrantzitsuenetako baten inguruko berririk eskaintzen ez dizuegula: Navarchivo proiektuaren bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialaren Katedrak sustatuta Labrit Ondareak exekutatutako Nafarroako Foru Komunitateko Ondare Immaterialaren bilketa. Dakizuen bezala, Labriten Nafarroako Ondare Immateriala erregistratzen dugu antropologian oinarritutako metodologiarekin eta bizitza historien bilketaren bitartez: Gaur gaurkoz 147 udalerritako 525 herriren Kultur…