Esteribarren handitasunaren oinarria haren ingurune natural pribilegiatua da, eta tokiko kultura aberatsean islatzen da. Turismo-eskuorri bat egin dugu ondare natural eta kultural hori balioan jartzeko, Esteribarko Udalaren eta Esteribar Helmuga elkartearen eskutik.
…
Irurtzungo oraina ezin da azaldu 1956an INASA enpresaren etorrera gabe. Inguruan industria-aldaketa bat bultzatzeaz gain, Estatu osoko familia langile ugari erakarri zituen, eta langileen borroka garrantzitsuen lekuko izan zen. Borroka horiek, gainera, auzo-elkartasuna, auzolanaren kultura edo udal-eredu berri bat bultzatu zuten.…
Zailtasunez beteriko urte historiko honetan, Labrit Ondarea osatzen duen taldeak, memoriatzari gisa, orain inoiz baino garrantzi handiagoa duten lingoteak ateratzen jarraitu dugu. Pandemia izugarri horrek erakutsi digu zein erraz gal ditzakegun ikuspegi antropologikotik funtsezkoak diren belaunaldiak. Hala eta guztiz ere, gure bideak aurrera jarraitzen du, eta Labritek parte hartu duen 2020ko 10 proiekturen hautaketa honek…