Ondare Immaterialean murgilduta

Koronabirusaren krisiak ekarritako konfinamendua aukera ezin hobea da gure lana ez ezik, eskura ditugun baliabideak berrikusteko. Izan ere, maiz eguneroko erritmoak ez baitigu horiek behar bezala aprobetxatzen uzten.

Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, gaur, UNESCOko Kultur Ondare Immaterialaren sailak (Herbehereen laguntzarekin) sortutako aplikazioan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, 2003ko Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Konbentzioak jasotzen dituen hiru zerrendetan inskribatutako elementuak aurkezten dira modu oso ikusgarrian.

Proiektu hau 2016an sortu zen antzeko gaiei dagozkien elementuak taldekatzeko, elementu horiek interkonektatzeko modu ezberdinak esperimentatzeko eta geografikoki beharrean mapa semantiko baten bitartez aurkezteko asmoarekin.

Horretarako, UNESCOren Tesauro zerrenda erabiltzea proposatu zen, Erakundean erabili ohi den moduan, 10 edo 15 kontzeptu aukeratuz. Zenbait kasutan hiztegi osagarri zehatzagoarekin hainbat termino sortuz.

Elementu bakoitzarentzako kontzeptu horietako bat edo lau hautatu ziren lehen mailako gisa eta gainerakoak bigarren mailakotzat definitu ziren: horrek lehen mailako terminoen bitartez lehen konexioak egitea ahalbidetu zuen, bigarren mailakoek esanahiari zegozkion xehetasunak eskaintzen zituzten bitartean.

Guztira, ia 1.000 kontzeptu erabili ziren eta elementu, kontzeptu, herrialde eta eskualdeen arteko 1.500 harreman sortu ziren.

Mapa kontzeptual hau etengabe aldatzen doa, elementu berriak inskribatu eta indexatzen diren heinean. HEMEN aurki dezakezuen aplikazio hau ezagutzera animatzen zaituztegu. Zeuen etxetik mundu osoko Ondare Immateriala topatuko duzue bertan.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email