Garilar: Ondare Immateriala ereinez eta uzta bilduz

Garilar, “gari larrea” esan nahi duen euskal toki-izena aukeratu zuten Galar Zendean garatutako Ondare Immaterialaren bilketa eta transmisio prozesua sinbolizatzeko. Ondare Immateriala identifikatu, babestu eta hedatzeko, ezinbestekoa da bilketa eta lanketa kontu handiz egitea, beharrezkoa den bezala lan esparruan mimoz aritzea. Hori aski jakina da Galarren. Orain gutxi, 2014 eta 2015 urteetan egindako lana ezagutzera…

Erronkari Gaztaren Kultur Ondarea: Altxor materiala zein immateriala.

Labriten aspalditik kontziente gara Ondare Immaterialaren kudeaketaren ikerketa ez dela bere horretan helburu bakarra, bestelako zerbitzu edo produktuei balioa gehitzeko ere balio dezakeelako. Iaz izan genuen hori egiaztatzeko aukera, Erronkari Gaztaren Jatorri Izendapenarentzako prestatu genuen komunikazio kanpainarekin. Spot baten bitartez gazta eta bere sorlekua inguratzen duen paisaia kulturala eta naturala ezagutzera emanez. Ikusi ez bazenuten,…

Sevillatik Bilbora: Labrit Ondarearen azken hitzaldiak.

Joan den astean, Sevillara egin genuen bidaia, Ondare Immaterialaren II. Mintegian parte hartzeko. “Isildutako soinuak: musika, dantza eta ahozko tradizioa Andaluzian”, hala du izena Ondare Historikoaren Andaluziar Institutuak eta Andaluziako Juntako Kultura Kontseilaritzak antolatutako mintegiak. Iaz bezala, bigarren edizio honetan ere ahozko adierazpena, musika tradizionala eta gaur egun horiek gordetzeko dauden moduei buruzko mahai-inguruetan parte…

Uraren Nazioarteko Eguna: Labriteko Ibaien Entziklopediaren proiekzioak.

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Nazioartean, egun hau UN Waterrek koordinatzen du. Entitate hori, Nazio Batuen Erakundearen elkarlanerako mekanismo bat da edateko urarekin zerikusia duten gaietarako, non gobernuek eta bestelako entitateek parte hartzen duten. Gaur egun, ia bi bilioi pertsona kutsatutako ura kontsumitzera beharturik daude eta egoera horrek kolera edo disenteria bezalako gaixotasunak…

CSIC ikerketa kontseiluak Musika Tradizionalaren Artxiboa aurkeztu du Liburutegi Nazionalean

Joan den otsailaren 14an, Labritek Musika Tradizionalaren Artxiboko aurkezpenera joateko aukera izan zuen. CSIC ikerketa kontseilua, 2010. urtean hasi zen proiektu horrekin lanean, 1944 eta 1960 urte arteko espainiar musika ondarearen digitalizazio eta katalogazio lanekin. Musika Tradizionalaren Artxiboko aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten Ana Santos Aramburok Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendariak, Miguel Emilio Lorca-Tamayok CSIC kontseiluko…

Ni, Arga

Badira Labriten ikustea gustuko ditugun bi gauza,Ondare Immateriala eta ibaiak.  Blog honetan oso maiz hitz egiten dizuegu Ondare Immaterialari buruz, baina bigarren horri eskaintzen diogun tartea ere ez da txikia: azken bost urte hauetan, urtero ibai bati buruzko dokumental monografiko bat grabatu dugu, guretzat arrazoi batengatik edo besteagatik berezia den ibai bati buruzko dokumentala. 2012.…

Asteburu mugitua Ondare Materiagabeari dagokionez

Joan den astea, benetan bizia izan zen Ondare Materiagabearen arloari dagokionez. Neguko ospakizunek garrantzia kultural nabarmena dute, Penintsulako iparraldean bereziki. Julio Caro Barojak azpimarratu ohi zuen bezala, Inauteri  denboraldia abenduan hasi eta Garizumara arte luzatzen da. Horregatik, neguko erritu eta festa hauek garrantzi berezia dute. Joaldunen garaia iritsi aurretik, ikus ditzagun laburki San Blas eta…

Frantziako Kultur Ministerioa Labritera etorri da

Joan den urriaren 3an Frantziako Kultur Ministerioko eta Euskal Kultur Erakundeko delegazioa Labrit Ondarea-ren egoitza ezagutzera etorri ziren Iruñera. Delegazio honek al “Département du pilotage de la recherche et de la politique scientifique. Direction générale des patrimoines” departamentuaren ordezkaritza zuen xede eta honako pertsonek osatu zuten:     Sylvie Grenet.  Chargée de mission allocations et Patrimoine…

Ondarea aztertzeko XI. jardunaldia

Labrit Ondarea Castelló-ko Jaume I Unibertsitateak antolatzen duen “Ondarea aztertzeko XI. jardunaldia”-n parte hartuko du heldu den uztailaren 23an.Topaketa hauek Tokiko Taldeen antolatzaileak, teknikari eta adituak biltzen dituzte. Aurtengo edizioan Kultur Ondarearen sozializazioari buruz izanen da hausnarketa: nola lortu herritarren parte hartze eraginkorra euren Ondarea kudeatzeko orduan. Labriten ponentziak honako izenburua izanen du: “Parte hartzea,…

URRAULBEITIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Arripodas herrian, Urraulbeitin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen. Eguerdiko 12,30etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 50 lagunetik gora elkartu zen. Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 6 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten. Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere…