Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du

Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea. Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera…

Erronkari Gaztaren Kultur Ondarea: Altxor materiala zein immateriala.

Labriten aspalditik kontziente gara Ondare Immaterialaren kudeaketaren ikerketa ez dela bere horretan helburu bakarra, bestelako zerbitzu edo produktuei balioa gehitzeko ere balio dezakeelako. Iaz izan genuen hori egiaztatzeko aukera, Erronkari Gaztaren Jatorri Izendapenarentzako prestatu genuen komunikazio kanpainarekin. Spot baten bitartez gazta eta bere sorlekua inguratzen duen paisaia kulturala eta naturala ezagutzera emanez. Ikusi ez bazenuten,…