Barañainek bere Ondare Immaterialaren bilketa aurkeztu du

Gure proiektu izarra izan arren, aspaldi honetan gure blogean ez dizuegu Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboan egindako aurrerapenei buruz hitz egin. Azkeneko hilabete hauetan, hainbat herrietan ekin diogu bilketari, beste hainbatetan Ondare Immaterialaren Unitateak amaitu ditugu eta Barañainen adibidez amaitutako lana aurkeztu dugu. Joan den martxoaren 1ean, UPNArekin elkarlanean, aurreko hilabeteetan erregistratutako 18 elkarrizketen aurkezpen ekitaldia…

Nor garen erakutsiko digun Ondarea.

Duela egun batzuk, lankide ditugun Gaizka Arangurenek eta Abel Castillok, Radio Euskadik Nafarroan egiten den Ondare Immaterialaren bilketa lanari buruz eskainitako erreportajean parte hartu zuten. Hemen klik eginez entzun dezakezue Aritz Aguirreren erreportaje osoa. Gaizkak eman zion hasieran, XX. Mendeko kultur herentzia pantailetara iristeak duen garrantzia azalduz, belaunaldi berriek Bob Esponja eta Homer Simpson pertsonaien…

Labrit, Kultur Ondare Immaterialaren I. Nazioarteko Kongresuan izan zen

2018rako ditugun proiektuen berri ematen jarraitu aurretik, 2017an parte hartu genuen hainbat jarduera ekarri nahi ditugu gogora. Izan ere, urte amaieran hainbeste genuen kontatzeko ez genizuela zenbait gaien inguruan sare sozialetatik harago ezer ere kontatu. Urrian esaterako, Kultur Ondare Immaterialari buruzko Nazioarteko Kongresuan izan ginen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultur Ondare Immaterialaren Artxiboko Katedrak antolatu zuen…

El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko Héctor Raúl Grenni bisitan izan dugu Labrit Ondarean

Astearte goizean Héctor Grenni izan genuen gurean, El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Latino Amerikako Historia aztertzen du, espainiar kolonien independentziak eta Eskubide Indianoa, besteak beste. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabil ikerketa egonaldi batean. Ikasturte akademiko honetan, Erasmus+ komunitate programaren baitan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari diren formazio egonaldian, Latino Ameriketako hiru herrialdeetako…

Garilar: Ondare Immateriala ereinez eta uzta bilduz

Garilar, “gari larrea” esan nahi duen euskal toki-izena aukeratu zuten Galar Zendean garatutako Ondare Immaterialaren bilketa eta transmisio prozesua sinbolizatzeko. Ondare Immateriala identifikatu, babestu eta hedatzeko, ezinbestekoa da bilketa eta lanketa kontu handiz egitea, beharrezkoa den bezala lan esparruan mimoz aritzea. Hori aski jakina da Galarren. Orain gutxi, 2014 eta 2015 urteetan egindako lana ezagutzera…

Frantziako Kultur Ministerioa Labritera etorri da

Joan den urriaren 3an Frantziako Kultur Ministerioko eta Euskal Kultur Erakundeko delegazioa Labrit Ondarea-ren egoitza ezagutzera etorri ziren Iruñera. Delegazio honek al “Département du pilotage de la recherche et de la politique scientifique. Direction générale des patrimoines” departamentuaren ordezkaritza zuen xede eta honako pertsonek osatu zuten:     Sylvie Grenet.  Chargée de mission allocations et Patrimoine…