Barañainek bere Ondare Immaterialaren bilketa aurkeztu du

Gure proiektu izarra izan arren, aspaldi honetan gure blogean ez dizuegu Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboan egindako aurrerapenei buruz hitz egin. Azkeneko hilabete hauetan, hainbat herrietan ekin diogu bilketari, beste hainbatetan Ondare Immaterialaren Unitateak amaitu ditugu eta Barañainen adibidez amaitutako lana aurkeztu dugu.

Joan den martxoaren 1ean, UPNArekin elkarlanean, aurreko hilabeteetan erregistratutako 18 elkarrizketen aurkezpen ekitaldia prestatu genuen. Bertan izan ziren Oihaneder Indakoetxea alkatea eta udalbatzako beste zenbait kide, elkarrizketatutako 18 pertsonen senideak eta  eguneko protagonistak, elkarrizketatuak: José Barrero, Ixabel Iribarren, Mª Carmen Sesma, Mª Pilar López, Mª Cruz Elorz, Josu Miren Oiz, José Miguel Sánchez Monge, Juan Bautista Agós, José Javier Cubillas, Amparo Eguaras, Miguel Larrea, Delia Oiz, Roberto Oiz, Felicia Eguaras, Pedro Aranguren, Sagrario Ruiz, Socorro Roitegui eta Javier de Miguel.

Aurkezpenean zehar, alkateak 60. hamarkadatik hona udalerriko eboluzioan, elkarrizketatuek egindako ekarpena nabarmendu zuen. Gainera, José Barrero bizilagunak 70. eta 80. hamarkadetan erregistratutako ikus-entzunezkoekin eta bizitza historia hauekin osatuko den dokumentalari hasiera emateko udalerriak hartutako konpromisoa partekatu zuen.

Dokumental horrek bildu dezakeenaren ideia bat izan dezazuen, horra hor aurkezpen ekitaldian eskainitako Barañaingo elkarrizketen laburpena:

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email