Nor garen erakutsiko digun Ondarea.

Duela egun batzuk, lankide ditugun Gaizka Arangurenek eta Abel Castillok, Radio Euskadik Nafarroan egiten den Ondare Immaterialaren bilketa lanari buruz eskainitako erreportajean parte hartu zuten. Hemen klik eginez entzun dezakezue Aritz Aguirreren erreportaje osoa.

Gaizkak eman zion hasieran, XX. Mendeko kultur herentzia pantailetara iristeak duen garrantzia azalduz, belaunaldi berriek Bob Esponja eta Homer Simpson pertsonaien artean euren aitona-amonen erreferentziak ere izan ditzaten, euren historiaren eta imaginario hurbilenaren protagonistenak hain zuzen ere.

Abel, bilketa lana koordinatzeaz arduratzen da eta Ondare Immaterialaren Unitateen bitartez bildutako balore eta ezaugarrien adibide batzuk azaldu zituen: auzokideen elkartasuna, baliabideen jasangarritasuna edo Elizak bizitzaren arlo guztietan zuen kontrola, baita konturik intimoenetan ere.

Gainera, Abelek urte guzti hauetan elkarrizketatuek kontatutako zenbait anekdota ekarri zituen gogora, esaterako, argindarra iritsi zen momentuan bonbillei begiratzeari utzi ezin ziotenekoa edo elkarrizketatuetako batek komuneko ponpatik tira egin zuen lehen aldian korrika ihesi atera zenekoa etxea urez beteko zenaren beldur.

Historia hauek, fikziozkoak diruditen arren, gure iraganaren zati dira. Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboari esker, lekukotasun hauek entzuten jarraitzeko aukera izanen dugu, baita euren ahotsak itzaltzen direnean ere.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email