Ondare Immateriala eta internet.

Maiatzaren 17an Interneten Nazioarteko Eguna ospatzen da. Imajina dezakegu “Multimedia” bere izenean bertan daraman konpainia batentzat, internet erabakigarria eta inspirazio iturri izan dela, baita harremanetarako eta informazio trukaketarako ere. Baina zabaldu dezagun pixka bat ikuspuntua, gaur Internet eta Ondare Immateriaralen arteko harremanari buruzko gogoeta egingo dugu eta ausnartzeko iturri eta baliabide interesgarri batzuk proposatuko dizkizuegu.…

Garilar: Ondare Immateriala ereinez eta uzta bilduz

Garilar, “gari larrea” esan nahi duen euskal toki-izena aukeratu zuten Galar Zendean garatutako Ondare Immaterialaren bilketa eta transmisio prozesua sinbolizatzeko. Ondare Immateriala identifikatu, babestu eta hedatzeko, ezinbestekoa da bilketa eta lanketa kontu handiz egitea, beharrezkoa den bezala lan esparruan mimoz aritzea. Hori aski jakina da Galarren. Orain gutxi, 2014 eta 2015 urteetan egindako lana ezagutzera…

Erronkari Gaztaren Kultur Ondarea: Altxor materiala zein immateriala.

Labriten aspalditik kontziente gara Ondare Immaterialaren kudeaketaren ikerketa ez dela bere horretan helburu bakarra, bestelako zerbitzu edo produktuei balioa gehitzeko ere balio dezakeelako. Iaz izan genuen hori egiaztatzeko aukera, Erronkari Gaztaren Jatorri Izendapenarentzako prestatu genuen komunikazio kanpainarekin. Spot baten bitartez gazta eta bere sorlekua inguratzen duen paisaia kulturala eta naturala ezagutzera emanez. Ikusi ez bazenuten,…

Ni, Arga

Badira Labriten ikustea gustuko ditugun bi gauza,Ondare Immateriala eta ibaiak.  Blog honetan oso maiz hitz egiten dizuegu Ondare Immaterialari buruz, baina bigarren horri eskaintzen diogun tartea ere ez da txikia: azken bost urte hauetan, urtero ibai bati buruzko dokumental monografiko bat grabatu dugu, guretzat arrazoi batengatik edo besteagatik berezia den ibai bati buruzko dokumentala. 2012.…

ZANGOZAKO HERRITARREN OROITZAPENAK, MUNDU OSOAN IKUSGAI

www.laquenuncaolvido.com Web gune berezi batean 3.950 bizitza-pasarte, oroitzapen eta kontakizun eskaintzen ditu. Bideo horiek ikusgai izanen dituzte betirako egungo herritarrek eta etorriko direnek. Bizi diren tokian bizi direla, munduko edozein tokitik gozatu ahal izanen dute XX. mende hasieraz bertakoek dituzten oroitzapenak. Zangozarren memoriak beraz leihoa ireki dio mundu osoari. Ikusi berria

ARGUEDASEK BERE ARTXIBO EZ-MATERIALA AURKEZTEN DU

Datorren urtarrilak 21 eta 23 bitartean, Arguedasek 2012an hasitako lanaren azken emaitzaren aurkezpena egingo du “La Capilla Kultur aretoan”. Ordutik hona, bilduako 26 biztanleen lekukotasunekin dokumental sorta kaleratu du: orain atera berri dituenekin, 7 DVDko bilduma osatu du: Nafarroako Erriberako herri honen Ondare kultural ez materialaren euskarri. Jardunaldi hauen ekitaldi nagusiak, ostirala 22an ospatuko dira,…

‘NAVARRA: 100 DÍAS DEL CAMBIO’ ELKARRIZKETA SAIOA

Badira 100 egun nafarrek Gobernuan aldaketa izatearen alde zeudela esan zutenetik. Aldaketa honen protagonisten iritziak jakiteko errepotaje bat burutu du Labrit Multimediak, gobernu berriaren lehen ehun egunak nola joan diren abiapuntu izanda. Juan Kruz Lakasta kazetariak elkarrizketatu ezagunak izan ditu bere aurrean. Uxue Barkos, Joseba Asiron, Santiago Cervera, Miguel Sanz, Patxi Zabaleta edo Ivan Gimenez…

LABRIT MULTIMEDIAK MUNDUKO ZIBORG BAKARRAREKIN EGUN PASA EGIN DU

Kolore gorria FA nota da, berdea LA eta horia SOL. Jaiotzetik txuri beltzean ikusten du Neil Harbissonek mundua. Ikasketa artistikoak egin ondoren bere gabeziari aurre eginteko asmakizuna matxan jarri du eta koloreak soinu itzultzen dituen makina asmatu zuen: gaur egun buruan antena bat txertxatuta darama momentu oro. Asteburuan Iruñean egon da sortzaileen topaketa batean bere jardunaren inguruan hitzegiten.…

Otsailaren 13an, “EL PATRIMONIO INMATERIAL” liburuaren aurkezpena

Catarata Argitaletxeak, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak eta Labrit Ondareak Iruñean aurkezten dute: “EL PATRIMONIO INMATERIAL” Ondare Kulturalaren kudeaketan diharduten Administrazio publikoetako zein erakundeetako arduraduneiz bereziki zuzendutako ekitaldia. EGUNA: 2015eko otsailaren 13a, ostirala ORDUA: 11.30etan LEKUA: Katakrak Liburudenda – K/ Nagusia 54 Egileak: Sara González Cambeiro Artearen Historian Lizenziatua eta Gizarte eta Kultur Antropologian masterduna, Kultura Ministerioaren…

1920- 2014 OSASUNAZALEEN IRUDITERI KOLEKTIBOA

Zerbait erraten dizu 1920. urteko azaroak? Osasuna taldea sortu zeneko data da. Zelaian gertatu den gauza oro, prentsak lehenik, irratiak gero eta telebistako hainbat katek jaso izan du. Osasunako zaleen artean, harmailetan, jokalarien artean aldageletan, bidaietan edo bizitzetan gertatzen zena haien oroitzapenetan baino ez dago. Eta ondare hori, Sadar Futbol zelaia bezain inportantea da. Hainbeste,…