LIZARRAKO SAN JERONIMO EGOITZAKO ¨MEMORIA ANCLADA¨ PROIEKTUA HASI DA.

“InnovaCultural” programan hautatutako proiektua, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa”ren Fundazioak sustatua. 10 pertsona, 100 oroitzapen, mila istorio giltzapean, oroimena berpizteko entzuketaren, sorkuntza eszenikoaren eta ikus-entzunezkoen bidez. “Memoria anclada”, memoriak tresna eraldatzaile gisa duen potentzialean oinarritzen da. Lizarrako San Jeronimo egoitzako 10 erabiltzaile eta/edo egoiliarren lagina oinarri hartuta, kultura-bitartekaritzako proiektu pilotu bat da, urtebetean garatuko…

KISKI, EUSKAL PILOTAREN AGIRI ETA MATERIALEN ARTXIBATEGI DIGITAL NAGUSIA JADANIK MARTXAN DAGO.

Kiski, larruzko piloten muina edo barneko zatia da. Abian da euskal pilotaren gordailu digitala. Ikuspegi antropologikotik eraikiko dugun pilota munduaren iruditeria osatzen duten erreferenteak identifikatu eta transmititzeko tresna. Iruñeko Labrit frontoian Kiski proiektuaren aurkezpena gauzatu da. Euroeskualdeak  finantzatutako eta “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuen deialdian hautatutako proiektu bat. Euskal Herriko Pilota Konfederazioa, bazkide nagusi gisa, Ikas Pilota…

“Solazándonos”: Belaunaldien arteko ahozko memoriaren bilketa Jurramendiko hegoaldean

Solastatzen, Jurramendiko hegoaldean oroitzapenen bidez plazer eta aisialdia partekatzen, iraganetik etorkizunera leku eta pertsonen arteko loturak marraztuz. Horrela sortu dugu belaunaldien arteko eta herrien arteko ezagutza trukatzeko eta transmititzeko proiektu hau. Gai eta garai desberdinetako argazkietatik eta horien interpretaziotik abiatuta, gure nortasunari eta gure bizimoduen bilakaerari buruzko istorioak eta pasadizoak bildu ditugu, babestu beharreko ondare…

Arabako Mendialdeko Kuadrillako ahozko memoriaren bilketa

8 pertsonak beren testigantza eskaini dute Arabako mendialdeko ohiturak, lanbideak eta historia biltzeko. Vital Fundazioaren finantzazioarekin, Arabako Mendialdeko Kuadrillak, Labrit Ondarearekin batera, tokiko ahozko memoria bildu eta babesteko proiektu hau gauzatu du. 8 bizilagunek beren testigantza eman dute, Arabako eremu horretako XX. mendeko argazkia osatuz. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako batek, herri horietako…

www.iruñekopeñak.com

Peñen Federazioak bi erronka planteatu zizkigun: Iruñeko Peñen dokumentu-funtsa digitalizatzea, hiriko Historia bizia eta herritarrei erakustea peñak sanferminak baino gehiago direla, urte osoan zehar jarduerak egiten dituztela. Labrit Ondarea ahozko memoriaren, ondare immaterialaren, identitate eta imajinario kolektiboen kudeaketaz arduratzen da, eta beraz, ilusio handiz ekin diogu proiektu honi. Horretarako, Labriteko antropologo taldea eta komunikazio taldea…

INASA, IRURTZUNGO MEMORIA BIZIA

Irurtzunek Inasaren memoria bizia berreskuratu du. Inasa enpresak herriaren bizia eraldatu zuen XX. mendearen bigarren erdian, 2012an desegin zen arte. INASA enpresak (Industria Navarra de Aluminio S.A) izugarri aldatu zuen 1956an Irurtzungo egoera sozial, ekonomiko eta urbanistikoa, eta eraldaketa hori fabrikari lotutako hamar pertsonaren testigantzetan islatu da. Irurtzungo Udalak garai hartako langileen, senideen, sindikalisten eta…

XX. MENDEKO IRUÑEA EZAGUTU NAHI DUZU?

Joan den mendean hirian izandako eraldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologikoak ezagutu nahi badituzu, bi hitzordu proposatzen dizkizugu. Miserikordia Etxean bizi diren iruindarren hamalau historia biltzen dituen ikus-entzunezko esperientzia pilotuaz gozatu ahal izango duzu: – Abenduak 29, asteazkena, 18: 30tan, Civivox Condestable. – Abenduak 30, osteguna, 18: 30tan, Civivox Iturrama. Bi proiekzioetan Fernando Hualde idazle…

Etxearen eta hiriaren memoria.

Iruñeko historia babesteko proiektua, Casa Misericordiako egoiliarren ahozko memoria bilduz. Iruñeko XX. mendeko historia babesteko ekimena, bertako biztanleen testigantzen bidez. Esperientzia pilotua da, joan den mendean zehar hirian bizi izan diren eraldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologikoak bizi izan dituzten iruindarren hamalau historia biltzen dituena. Proiektuak Iruñeko Udalaren babesa jaso du, Kultur Industriei Laguntzeko deialdiaren…

Dokumentalean agertzen den harakina

ATARRABIAKO UDALAK “KM² 1eko MEMORIAK” IZENEKO IKUS-ENTZUNEZKOA ESTREINATUKO DU MAIATZAREN 27AN

Labrit Ondarearen bitartez, Covid-19ak ekarritako lehen hilabete gogor haietan bizitakoak jasotzea erabaki zuen Atarrabiako Udalak. Momentu historiko hau gure ondorengoei transmititzeko baliagarri izanen den ikus-entzunezko baten bitartez egin du. Hamar pertsonen ahotik Atarrabiako kaleetan eta batez ere, etxeetan bizi izandakoak ezagutzeko aukera ematen du. Udal ordezkarientzat, mahai gainean zituzten proiektu gehienak alde batera utzita, herritarrak…

Leitzak bere etxealdiaren memoria jasoko du

Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur Labrit Ondarea-rekin COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratzeko. Udalerriko egunerokoa guztiz aldatu da aste hauetan. Jenderik gabeko kale hutsak, irekita  gelditutako saltokietako ilarak, zigilu pean dauden parkeak, galtzada-harri tradizionalen zirrikituetan hazitako loreak eta maiz balkoira ateratzen diren herritarrak normaltasunera noiz bueltatuko zain. Bakardadea, asperdura…