Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, upeltegi eta mahasti tradizionalei buruzko proiektua aurkeztuko da.

Ondarearen Europako Jardunaldiak kultur ondareari buruzko sentsibilizazio programarik garrantzitsu eta ospetsuenak dira. Nazioarteko testuinguruan, Europako Kontseiluak sustatzen ditu eta Nafarroako Foru Komunitatean berriz, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusia arduratzen da sustapenaz. Aurten, irailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da “Partekatzearen artea” lelopean. Eta ardo batzuk bezain ongi partekatzen diren gauza gutxi daudenez, Labriten,…

Arga ibaiari buruzko erakusketa Etxauri Ibarraren Egunean

“Bertze istorio bat konta niezazueke… Hosto zoriontsuarena, harri tristearena, zomorro galduarena, igel ergelarena edo jateko balio ez duen zizarena; udazken galduarena edo etorkizunik gabeko jende soilarena… Horrena guztiarena eta gehiago izanen da kontatuko dizuedana. Izan ere, dena heldu zait, lehenago edo geroago. Dena biltzen baitut. Bai izotzaren lehen malkoak eta baita harkaitz txikituekin lantzen ditudan…

Labrit Nafarroako Basozainen Ondare Immaterialaren bilketa lanetan murgilduta dago.

Nafarroan herriz-herri Ondare Immaterialara bilduz egindako lanaren inguruan blog honetan askotan mintzatu gara. Dagoeneko 141 udalerrietako 510 herritan izan gara, Ondare Immaterialaren 2000 ale inguru bilduz; kaleei, jendarteari eta herriari ahotsa emanez. Gero eta maizago ordea, gure proiektuak ez dira lurralde konkretu batera mugatzen, baizik eta ezagutza esparru batean edota, orain bezala, lanbide berezitu batean…

M8 – Emakumeok planto

Emakumeok, lan egin, zaindu, pentsatu eta sortu egin dugu, bizitza hasi zenetik gaur arte. Labritek bat eginen du martxoaren 8ko grebarekin. Oroitzapenean bidea egiten hasi ziren emakumeak izanen ditugularik. Haiei esker geure bidea garatu dezakegu, altxa gaitezke eta erabakiak har ditzakegu. Emakumeok planto egiten badugu, mundua gelditu egiten delako.

Labrit Iruñeko gizarte-egitura aztertzen duen Kolaboratorio bat dinamizatzen ari da.

Otsailean eta martxoan zehar gure gairik gustukoenak batzen dituen lan bat garatzen gabiltza: giza parte-hartzea, asoziazio-egitura eta Iruña. Harrigarria da zenbat giza-talde txiki eta handi dauden Iruñean, bai aisialdiari zuzendutakoak edota kirol  arlokoak, lan arlokoak, politikakoak nahiz auzo-konpromisozkoak. Elkarteak (gastronomikoak, kulturalak, Sanferminekin otutakoak, kirolak edota aisialdikoak) ezaugarri eta jatorri oso ezberdineko pertsonez daude osatuak, baina…

Komunitate baten Ondare Immaterialaren Bilketa haren nortasuna sendotzeko erabili daiteke

Gure lanaren emaitzek dituzten ondorioek gure proiektu propioa gainditzen dutenean, saihestezina da harro sentitzea. Horixe pasa zen joan den astean Noainen. Orain dela pare bat urte Elortzibarreko Ondare Immaterialaren bilketa egin genuen. Eta gertatu ohi den bezala, bertako biztanleek euren Ondare Immaterialeko Unitateetan Nafarroako negu gogorrei buruzko historia asko kontatzen zituzten: hotza, lanak, inauteriei buruzko…

Mintegia 2018: iragana ebaluatzen eta etorkizuna prestatzen

Labriten uste dugu garrantzitsua dela tarteka gelditu egindakoa ebaluatu eta egiteke daukaguna prestatzeko. Horregatik, urtean behin denok landetxe batean elkartzen gara mugikorrak itzali eta gure lana nola egiten dugun eta nola hobetu nahiko genukeen hausnartzeko. Joan den asteburuan, 2018ko Mintegia izan genuen. Bertan, gure emaitzak eta urtean zehar ikasitakoak aurkezteko denbora izan genuen, baita gainerako…

Urte berri on!

2017a amaitzear dago eta balantzea egiteko unea iritsi zaigu. Urte bizia baina polita izan da aurtengoa: Ondare Immateriala pasioz bizi izan dugu, beti bezala eta gainera, pertsonalki nahiz profesionalki aberasten gaituzten leku, pertsona eta teoria berriak ezagutzen jarraitzeko zortea izan dugu. 2017an zehar gertuko Ondare Immaterialarekin lan egin dugu eta oso urrutira ere bidaiatu dugu…

Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du

Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea. Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera…

ETB 2k Ibaien Bilduma emango du

Euskal Telebista Labrit Multimediak ekoiztutako ibaien dokumentalak eskaintzen hasi da. Beste hainbatetan azaldu dizuegun moduan, zazpi ibaiei buruzko ikus-entzunezko bilduma bat da zazpi programetan zehar euren ahotik ezagutzeko aukera ematen diguna. Ekimena CRANA Fundazioak, NIK-GANek eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak sustatua dela Obra Social La Caixaren laguntzaz. Horietako bakoitzean, ibaia, lehen pertsonan, bere ertzean bizi…