Mintegia 2018: iragana ebaluatzen eta etorkizuna prestatzen

Labriten uste dugu garrantzitsua dela tarteka gelditu egindakoa ebaluatu eta egiteke daukaguna prestatzeko. Horregatik, urtean behin denok landetxe batean elkartzen gara mugikorrak itzali eta gure lana nola egiten dugun eta nola hobetu nahiko genukeen hausnartzeko.
Joan den asteburuan, 2018ko Mintegia izan genuen. Bertan, gure emaitzak eta urtean zehar ikasitakoak aurkezteko denbora izan genuen, baita gainerako departamentuetako lankideek egindakoa ezagutzeko ere…

 

… Gure jardunbideak eta metodologiak hobetzeko ekarpenak eginez…

… Taldean lan egiteko, gure eguneroko jardunetik haratago…

… Eta ongi pasatzeko, profesional onak izateaz gainera, oso alaiak garelako!

 

Bueltan gatoz datozen 11 hilabeteetan zehar gauzatzeko ideia pila batekin: 2018ak egun hauetan zehar kontatu eta hausnartzeko izan ditugun bezainbeste gauza emango dizkigulakoan gaude.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email