Urte berri on!

2017a amaitzear dago eta balantzea egiteko unea iritsi zaigu. Urte bizia baina polita izan da aurtengoa: Ondare Immateriala pasioz bizi izan dugu, beti bezala eta gainera, pertsonalki nahiz profesionalki aberasten gaituzten leku, pertsona eta teoria berriak ezagutzen jarraitzeko zortea izan dugu.

2017an zehar gertuko Ondare Immaterialarekin lan egin dugu eta oso urrutira ere bidaiatu dugu gure lan egiteko modua ezagutzera emateko. Gainera, aurten aditu interesgarrien bisitak ere izan ditugu, itsusia bada ere guk geuk kontatzea, gure eguneroko lanarekin harrituta atera dira gehienak. KOIren kudeaketaren metodologia gure bulegotik kanpo ateratzea gustatzen zaigu eta horregatik, 2017an zehar alde batetik bestera ibili gara, gelditu gabe.

Oso harroak ez garen arren, aurten zenbait aitorpen jaso ditugu  eta gezurretan ariko ginateke ilusiorik ez digutela egin esango bagenu: nahiz eta lan ederrak garatzeko aukera izan dugun, urte emankor hau ixteko eta datorrena indartsu hasteko gogoarekin iritsi gara 2017aren bukaerara.

Labrit Ondarea taldeko kideok Urte Berri Ona opa dizuegu: ziur 2018ak askoz ere historia gehiago utziko dizkigula kontatzeko!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email