Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, upeltegi eta mahasti tradizionalei buruzko proiektua aurkeztuko da.

Ondarearen Europako Jardunaldiak kultur ondareari buruzko sentsibilizazio programarik garrantzitsu eta ospetsuenak dira.

Nazioarteko testuinguruan, Europako Kontseiluak sustatzen ditu eta Nafarroako Foru Komunitatean berriz, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusia arduratzen da sustapenaz.

Aurten, irailaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da “Partekatzearen artea” lelopean. Eta ardo batzuk bezain ongi partekatzen diren gauza gutxi daudenez, Labriten, upategi eta mahasti tradizionalei buruzko jardunaldi bat koordinatzen ari gara.

Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoko Zerbitzuaren proposamena izan da. Jarduera hau Europako Kultur Ondarearen Urtea ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan ere txertaturik dago. “Gure Ondarea: Iragana etorkizunarekin topatzen den lekuan” lelopean datoz ekitaldi horiek eta Ondare Immaterialarekin modu ezin hobean bat egiten du belaunaldien arteko kohesiorako gune batean.

‘Nafarroako Foru Komunitateko Mahasti eta upeltegi tradizionalen paisaia tradizionala. Tokiko garapenaren aldeko ezagutza, kudeaketa eta aplikazioa” jardunaldia  Erriberriko Kultura-etxean izanen da irailaren 28an, ostirala. Hona hemen egitaraua:

  • 18:00 – 18.05 AURKEZPENA – 5’. Carlos Martínez de Álava – Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoko Zerbitzua.
  • 18:05 – 18.35 Mahastia eta ardoa Nafarroaren historian: Erriberriko Santa Maria la Real portadaren bitartez egindako ibilbidea. Javier Corcín
  • 18:35 -18:50 – Ikus-entzunezkoaren aurkezpena – 15’
  • 18:50 – 19:30 MAHAI-INGURUA: ‘Mahasti eta upeltegi tradizionalen paisaia tradizionalei buruzko Kultura eta Ondarea: Egiteke gelditzen den bidea.
    • Nafarroako Foru Komunitateko mahasti eta upeltegi tradizionalen paisaia tradizionalen aurre-inbentarioa eta eta identifikazio metodologia’. Sara González – Labrit Patrimonio 15’
    • Paisaia eta herritarrak. Faustino Aguirrezabal. 10’
    • Mahasti tradizionalaren oraina eta etorkizuna. Gonzalo Celayeta10’
  • 19:30 – 20.15 ITXIERA EKITALDIA: Kultur Ondarearen balio soziala: paisaia, ondare immateriala eta gizartea. Ángeles Querol – UCM
  • 20:15 – 21:15 ERABILERA: Showcooking: sutegien eta upeltegien arteko elkarrizketak. Edorta Salvador – Basque Culinary Center-eko irakaslea

Jardunaldi interesgarri honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ondarearen Europako Jardunaldietan aurten aurreikusita dauden gainerako ekitaldiak ezagutu itzazu bere atariaren bitartez: https://jep.fcpatrimoniodenavarra.com/

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email