“Ondare Immateriala babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta jabetza intelektualari buruzko jardunaldiak”. Iruñean, 2019ko iraila.

Badira zenbait hilabete Intangia Elkartearekin batera Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko proiektu batean lanean gabiltzala eta datorren irailean amaituko dena, “Ondare Immateriala babestuz” izeneko jardunaldiak hain zuzen ere. Jardunaldi hauek Kultur Ondare Immaterialean diharduten profesionalen eta Jabetza Intelektualean adituak diren pertsonen arteko topaketak izanen dira. Bertan, gai hauen gaineko babes juridiko egokiari buruzko jardunbide…

Emakumeak eta Kultura Ondare Immateriala

Orain dela hilabete batzuk pozgarria den proiektu bati ekin genion. Asebetetzen gaituen proiektu bat da, bai gaiarengatik eta baita ibilbidean izanen ditugun bidelagunengatik ere. Intangia Elkartearekin eta Ángeles Querol UCMko katedradunarekin batera, Kultur Ondare Immaterialean euren ikusgarritasun publikoaren alde emakumeek egindako prozesu eta aldarrikapenak ikertzen gabiltza. Kultur adierazpen immaterialak, gizarte jakin bateko genero ezberdinen arteko…

‘Dinbilidanbala’: Nafarroako Ondare Immaterialari buruzko joko hezigarria

DINBILIDANBALA, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetan (hirugarren mailatik seigarren mailara) Kultur Ondare Immaterialaren garrantzia transmititzeko helburuarekin garatu zen baliabide didaktiko bat da. Proiektu honek NAVARCHIVO eta ikastetxeak harremanetan jartzen ditu. Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuak finantzatu zuen eta Bitartean: artea eta hezkuntza elkarteko hezitzaile taldeak diseinatu du. Kultura Departamentuak, aste honetan aurkeztu du proiektua. Labritek…

Laura Benadiba Labrit Ondareko egoitzan izan da

Joan den ostiralean bisita berezia izan genuen Labriten. Laura Benadiba etorri zen Iruñeko gure bulegora. Ahozko Historiari buruzko ikerketan berezitua den historialari argentinarrak, bere azken emaitza, gogoeta eta argitalpenei buruzko hurbilketa bat egin zigun. Laura Benadiba, Otras Memorias Ahozko Historiaren hedapenerako eta irakaskuntzarako elkarte zibilaren sortzailea da. Gainera, urteak daramatza Buenos Airesko Probintziako Kultura eta…

Ziordiko ilargia

Gure azken postean (Labriteko blogeko sarrera guztiak HEMEN berrikusi ditzakezue) jakin-minarekin utzi zintuztegun: Labritek ekoiztutako Kultur Ondare Immaterialaren transmisioko azken dokumentalen trailerrak erakutsi genizkizuen, bat izan ezik. Gaur, Ziordiko ilargiaren trailerra erakutsi nahi dizuegu. 2010ean eta 2011n jasotako zortzi aitona-amonen oroitzapenen bitartez garatutako 52 minutuko dokumentala. Urte horietan zehar, Burunda ibarreko herri horretako Ondare Immaterialaren…

Ondare Immaterialaren Transmisioa: Labrit Ondarearen dokumental berriak.

Azken hilabete hauek nahiko emankorrak izan dira gure hedapen departamenduan. Beste askotan azaldu izan dizuegun moduan, Labriten Ondare Immaterialaren kudeaketa ulertzea ezinezkoa zaigu transmisiorik gabe. Prozesu honetan, bilketa eta dokumentazioa egiten den moduan, transmisio lana ere ezinbestekoa modu parte-hartzailean eta lehenbailehen egitea. 2018ko hilabeteetan hiru dokumental etnografiko aurkeztu genituen eta datozen egunotan beste bat estreinatuko…

Labrit Extremadurako Ondare Immaterialaren Inbentarioa egiten ari da

Aurtengo azken hiruhilekoan zehar eta hurrengoaren amaiera bitarte, Villuercas eta Ibores, Cáceresko bi eskualde hauetako Kultur Ondare Immaterialaren Aurre-inbentarioa eta Inbentarioa egiteko lanetan murgildurik ibiliko gara Labriten. Extremadurako KOI-ren Inbentarioko lehenengo fasea da hain zuzen ere, Extremadurako Juntako Liburutegi, Museo eta Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Kultur eta Berdintasun Kontseilariak Labriti egindako eskaera. Prozesu honetan zehar,…

Test Labrit: Ondare Immateriala identifikatzeko tresna

Ondare Immateriala bezalako kontzeptua helaraztea ez da erraza. Askotan, egunkarietan, zineman edo telebistan ez dago adostasunik kultura eta ondarea definitzean. Hare gehiago Ondare Immaterialaz ari bagara. Etengabe galdetzen digute zenbait adierazpen KOI ote den, edo Kultura-Intereseko Ondasun gisa aitortzen ahal den, edo zuzenean, Ondare Kulturala gisa hartu dezakegun. Zalantza horiek argitzeko, galdetegi bat sortu dugu…

Argitalpena – Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz

Duela aste gutxi, urte oparo honetan burututako azken argitalpena eman dugu ezagutzera: Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz, “Ondarearen lanbideak” monografikoaren barne. Ikuspuntu profesional baten bidez, Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa lana aztertzen du. Beste motatako ondareak ez bezala, Estatuaren Administrazio Orokorreko eta Erkidegoetako Kultur arloak eraman ohi duten Ondare Immaterialaren babesak, ez baitu sektorearen profesionalizazioa…

Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketak hirugarren fasea hasi du

Duela urtebete, Lizarrako Ondare Immaterialaren artxiboa osatuko zuten lehendabiziko 29 unitateak aurkeztu genituen. Dirudienez, 2018. urte hau eraginkorra izan da oso, eta dagoeneko esan dezakegu berehala hasiko dela proiektu honen hirugarren fasea. Dakizuen bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialeko Katedrak bultzatutako eta Labrit Ondarek burutzen duen proiektua da Navarchivo, Nafarroa Garaiko KOIa biltzeko helburua duena.…