LABRITeko bi kide, ICOMOSkide

Harrotasunez iragarri nahi dugu dagoeneko LABRITeko gure bi lankide bere partaideen artean onartu dituela ICOMOSek. Gure Zuzendari Nagusi, Gaizka Aranguren Urroz, eta gure Aholkularitza Saileko Arduradun, Sara González Cambeiro, UNESCOri atxikitutako Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako kide dira. ICOMOSek (International Council on Monuments and Sites – Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua), Kultura Ondareari eutsi eta…

Kilometro karratu bakarreko memoria

Atzo maskaren erabileraren agindua indarrean sartu zen. Sei urtetik gorakoentzako beharrezkoak izanen dira maskarak segurtasun distantziak mantendu ezin direnean. Atarrabian ordea, aski ohituta daude, Nafarroako edozein txokotan baino lehenago zabaldu zen neurria herritarren artean. Izan ere, bi metroko distantzia mantentzea ia ezinezkoa da 1,08 kilometro karratu eskaseko azaleran bizi diren 10.204 biztanleentzat. Atarrabian, egunerokoa guztiz…

Leitzak bere etxealdiaren memoria jasoko du

Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur Labrit Ondarea-rekin COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratzeko. Udalerriko egunerokoa guztiz aldatu da aste hauetan. Jenderik gabeko kale hutsak, irekita  gelditutako saltokietako ilarak, zigilu pean dauden parkeak, galtzada-harri tradizionalen zirrikituetan hazitako loreak eta maiz balkoira ateratzen diren herritarrak normaltasunera noiz bueltatuko zain. Bakardadea, asperdura…

Ondare Immaterialean murgilduta

Koronabirusaren krisiak ekarritako konfinamendua aukera ezin hobea da gure lana ez ezik, eskura ditugun baliabideak berrikusteko. Izan ere, maiz eguneroko erritmoak ez baitigu horiek behar bezala aprobetxatzen uzten. Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, gaur, UNESCOko Kultur Ondare Immaterialaren sailak (Herbehereen laguntzarekin) sortutako aplikazioan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, 2003ko Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Konbentzioak jasotzen dituen hiru…

Etxean egon gineneko memoria

Joan den urtean Labriten hamargarren Urteurrena izan zen. 10 urte memoria biltzen eta denboraren poderioz hura galdu ez dadin lan egiten. Ez genuen inondik inora espero 2020. Urte honek denboraldi ahaztezin hau ekarriko zigunik. Hala ere, sentsazioak, emozioak oroitzea ez da aski guretzat. Garai hartako bizitza nolakoa izan zen gogoratzeko, datuak ere beharrezkoak izanen dira.…

COVID-19: Ondare Immaterialaren Unitateak biltzearen lana etengo dugu

Aste honetan berean aipatu bezala, gure bilketa lan taldea jo ta fuego zebilen Nafarroako hainbat udalerritan.  Egoera hau aldatu egin da azken egunetan. Adineko pertsonak dira, hain zuzen ere, Navarchivoren bihotzean daudenak. Euren ahozko memoriak herri hauetako Ondare Immaterialaren oinarri dira eta behar den moduan zaindu behar dira. Gauzak horrela, Nazioarteko, estatuko eta erkidegoko erakundeen…

Bilketan…

Badira zenbait hilabete gure proiektu garrantzitsuenetako baten inguruko berririk eskaintzen ez dizuegula: Navarchivo proiektuaren bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialaren Katedrak sustatuta Labrit Ondareak exekutatutako Nafarroako Foru Komunitateko Ondare Immaterialaren bilketa. Dakizuen bezala, Labriten Nafarroako Ondare Immateriala erregistratzen dugu antropologian oinarritutako metodologiarekin eta bizitza historien bilketaren bitartez: Gaur gaurkoz 147 udalerritako 525 herriren Kultur…

Unión Deportiva Mutilvera klubaren Ondare Immateriala biltzen

Futbolaren historia ez dute munduko hiriburuetako talde handienek bakarrik osatzen. Maiz, klubik xumeenak izaten dira kirol horri atxiki ohi zaizkion pasioa, adiskidetasuna eta nork bere burua gainditzea bezalako baloreak indartzen dituztenak. Eta horren adibide da Unión Deportiva Mutilvera. U. D. Mutilverak mende erdiko historia du atzean, hein handi batean Mutiloako garapen ekonomiko, sozial eta kulturala…

Nafarroako Naturgune Babestuei buruzko ikus-entzunezkoak sortu ditu Labritek.

Berriki Natura 2000 Sarearen webgunerako 36 ikus-entzunezko ekoiztu ditugu. Sare hori Europar Batasunak sortu zuen dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta Foru Komunitateko lurraldearen %25 inguru dago babestutako esparru horien barruan. 36 naturgune horiek ezagutzera emateko, 2019ko azken lauhilekoan, barne bakarrizketa moduan sortutako 36 bideo erregistratu ditugu eta, 3 eta 4 minutu artean irauten du bakoitzak. Naturgune…

2019ko Arte Ederretako Urrezko Domina jaso du Ángeles Querolek

Joan den urtearen amaieran albiste batek ilusio berezia egin zigun Labriten. Gure laguna eta maiz lankidea ere izan dugun Mª Ángeles Querolek 2019ko Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina jaso baitzuen. Kultura eta Kirol Ministerioak emandako sari honek arteen alorrean nabarmendu diren pertsona eta entitateei egiten die aitortza, bere kasuan Kultur Ondarearen babesaren alde egindako lanagatik.…