2019ko Arte Ederretako Urrezko Domina jaso du Ángeles Querolek

Joan den urtearen amaieran albiste batek ilusio berezia egin zigun Labriten. Gure laguna eta maiz lankidea ere izan dugun Mª Ángeles Querolek 2019ko Espainiako Arte Ederretako Urrezko Domina jaso baitzuen. Kultura eta Kirol Ministerioak emandako sari honek arteen alorrean nabarmendu diren pertsona eta entitateei egiten die aitortza, bere kasuan Kultur Ondarearen babesaren alde egindako lanagatik.…

Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak.

Labriten ez dugu soilik Ondare Immaterialaren kudeaketan lan egiten, tarteka Kultur Ondare Immateriala eta bere testuinguruak ere gure zaletasunetako batzuk dira. Joan den uztailaren 6an, gure lankideetako batzuk Sanferminen inguruko Ondare Immateriala gertutik bizi zuten bitartean, beste batzuk Donostiara hurbildu ginen, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur Ondarearen arautegiaren inguruan dauden aukerak eta erronkak ezagutzera. Kasu honetan,…

Labritek Ondare Inmaterialari buruzko hainbat modulu eskainiko ditu Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ondare Materiagabeak, eta gure nortasunaren ezaugarriak izanagatik babestea erabaki dugun kultur adierazpen tradizionalek, azkeneko urteotan izugarrizko presentzia dute gure egunkari eta sareetan. Kultur Ondare mota gazteena izan arren, Ondare Inmateriala izendatuena, eztabaidatuena eta sare sozialetan aipatuena da. Batez ere, bizirik dagoen gauza bat delako, etengabe aldatzen ari delako eta pertsonen bizitzarekin harreman estua duelako. Izan…