Nafarroako ahozko ondaretik bildutako kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko eta ipuinak) biltzen dituen egitasmoa da. Liburua, musika Cda eta ikus-entzunezko DVDa barne dituena. Liburuan erabileraren arabera sailkatuta aurkituko dira edukiak, baita haur hizkeraren hiztegia eta etxean euskara erabiltzeko gomendioak ere. DVDan bi atal daude: “Porrotxen bisita”, Porrotx pailazoa Nafarroako ondarea ezagutzera etorri da eta herriz herri ibiliko da, bertako haurren laguntzarekin haur hizkeraren inguruko pasarteak ezagutzen. “Ttikiekin jolasten eta solasten” atalean berriz familia baten eguneroko bizitzan eduki hau nola erabili daitekeen ikusi daiteke.
Hizkuntza baten transmisioan horren garrantzitsuak diren maitasuna eta lotura azaltzeko haurrekin bereziki erabiltzen diren hitzak eta jolasak topatuko dituzte.