‘Egur bustiaren lurrina’ proiektuaren ezaugarritze bilerak

Duela aste batzuk kontatu genizuen moduan, ‘Egur bustiaren lurrina’ egitasmoaren lehen fasea garatzen ari gara, oraingoz dagozkion lau Erkigoetako agenteekin ezaugarritze bilerak gauzatzen ari gara. Lehenengo bilera Madrilen izan zen Priegoko Gancheroen Elkartearekin. Hurrengoa Bartzelonan, joan den hilabetearen amaieran, “Noguera Pallaresa”ko eta Segreko erriberako Raiersen elkarteetako kideekin Kataluniako Generalitateko ‘Direcció General de Cultura Tradicional i…

1920- 2014 OSASUNAZALEEN IRUDITERI KOLEKTIBOA

Zerbait erraten dizu 1920. urteko azaroak? Osasuna taldea sortu zeneko data da. Zelaian gertatu den gauza oro, prentsak lehenik, irratiak gero eta telebistako hainbat katek jaso izan du. Osasunako zaleen artean, harmailetan, jokalarien artean aldageletan, bidaietan edo bizitzetan gertatzen zena haien oroitzapenetan baino ez dago. Eta ondare hori, Sadar Futbol zelaia bezain inportantea da. Hainbeste,…

Labrit Ondarea Kultur Ministerioaren dirulaguntza berrien onuradunetako bat

Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioa, Ondare Historikoaren Babeserako Zuzendariordetzaren bitartez, dirulaguntza deialdia egin zuen uda honetan Espainiako ondare ez-materialaren balioa azpimarratu, sustatu, hedatu eta babestu helburu duten egitasmoak gauzatzeko, beti ere bi autonomia-erkidego barne hartzekotan. Gure proposamena egurraren ibai bidezko garraioaren inbentario etnografikoa eta dagokion ikusentzunezko hedapena gauzatzeko proiektua izan zen, estatuko lau autonomia-erkidegotan barna:…

Ondare ez-materialaren Babeserako legearen inguruko elkarrizketa

Ondare ez-materialaren Babeserako lege-proiektua eztabaidatu eta onartu egin zuten Diputatuen Kongresuan Joan den urriaren amaieran. Lege horren bitartez, gai hau modu zorrotzean zehaztu nahi da eta Estatuko Administrazio Orokorrari tresnak ematen zaizkio Kultur Ondare ez-materiala osatzen duten manifestazioak deklaratu eta babesteko. Radio 5 Todo Noticias (RNE) kateko “Entre paréntesis” saioak gure lankide Sara González elkarrizketatu…

Bortzirietan goitti eta beheitti grabatzen

Azken asteotan, Bortzirietan goitti eta beheitti gabiltza Labrit Multimediako lankideok. 2006-2008 urte bitartean halaxe ibili zen Eusko Kultur Fundazioa ere. Orduan bildutako kultur ondare ez-materialean oinarrituriko dokumentala grabatzen ari gara oraingoan. Eguraldi zoragarria izan dugu. Inguruko parajeak bezain beste. Ezagutu ditugun pertsonek eta istorioek hunkiturik itzuli gara. Azaroaren amaieran ezagutzera emanen dugu dokumental berria. Estreinaldira…

NUPek hitzarmena sinatu du ondarearen bilketa aurrera eramateko

NUPek eta Labritek hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboko datuak biltzen jarraitzeko Dagoeneko 1.500 testigantza bildu ditugu Nafarroako ia 400 udalerritan, helburuaren %40a gutxi gora behera. Hitzarmen honek egitasmoak aurrera eginen duenaren konpromezua adierazten du bai unibertsitatearen aldetik baita Labrit ondarearen aldetik ere. Ikusi hemen berri osoa.