Bortzirietan goitti eta beheitti grabatzen

Azken asteotan, Bortzirietan goitti eta beheitti gabiltza Labrit Multimediako lankideok. 2006-2008 urte bitartean halaxe ibili zen Eusko Kultur Fundazioa ere. Orduan bildutako kultur ondare ez-materialean oinarrituriko dokumentala grabatzen ari gara oraingoan. Eguraldi zoragarria izan dugu. Inguruko parajeak bezain beste. Ezagutu ditugun pertsonek eta istorioek hunkiturik itzuli gara. Azaroaren amaieran ezagutzera emanen dugu dokumental berria. Estreinaldira gonbidatuta zaude!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email