5 elkarrizketa, 16 ordu ahozko memoria eta ehunka oroitzapen bildu ditugu Torralba del Ríon. Atzo emaitza aurkeztu eta parte hartu duten herritarrei materiala eman genien ekitaldi hunkigarri batean.
Zazpi herritarrek lagundu digute, hiru orduz, Kultur Ondare Immaterialaren adierazpenen zerrenda baliozkotzen. Aurrez identifikatu genuen zerrenda hori, Labrit Ondarearen kabinetearen lanaren bidez, hainbat iturri bibliografiko kontsultatu ondoren. Milesker, zazpiei!
Orain arte Nafarroako herri gehienetan grabatu ditugun ikus-entzunezko funts etnografiko, dokumental eta ahozko lekukotasun guztiak NUPi eman dizkiogu, unibertsitako liburutegian eta Navarchivo.com-en eskuragarri egongo direnak.…
Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Gaizka Arangurenek ibaiei lotutako ondareari eta presei buruz idatzitako artikulua da hau. Bi konstataziotatik abiatutzen da: 1/ presak mende luzetan giza garapenean lagungarri izan dira eta 2/ presek kalte egiten diote ibaiari eta bertan bizi diren animaliei.…
Ekainaren 9an, asteazkena, Bianak bere ondare immateriala biltzeko proiektua jarri zuen martxan. Ekitaldi xume batean, Yolanda García alkateak hitzarmena sinatu zuen Labrit Ondarearekin, bere ondarearen bilketa eta babesa bermatzeko, eta, fase hori amaitutakoan, emaitza Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboari emango zaio. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat, eta, beraz, aldaketetara egokitzeko gaitasun handiena duena,…
Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortutako era.eus webgunean argitaratutako proiektua. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Istorioak Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondareak egindako ahozko memoriaren bilketaren funtsetatik hautatu eta eguneratuak izan dira, eta ilustrazioak Liébana Goñik egin ditu, istorioen pasarte bakoitza zehatz-mehatz gorpuztuz. Bada, horrez gain, badira ilustrazio guztietan interakziorako puntuak, haien…
Joan den ostegunean, maiatzaren 27an, Labrit Ondareak atsegin handiz parte hartu zuen “Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioan metodologia parte-hartzaileak” izeneko formakuntza teorikoan, Habanako badiaren eta haren industria-ondarearen garapenean emakumeak izan duen paperaren proiektura bideratuta. Elkartruke hori PR019K2/0004 proiektuaren barruan kokatzen da, Tecnaliaren eta Habanako hiriko historialariaren Bulegoaren eskutik. Proiektuaren helburu orokorra da Habanako badiaren garapenean emakumeak…
Labrit Ondarearen bitartez, Covid-19ak ekarritako lehen hilabete gogor haietan bizitakoak jasotzea erabaki zuen Atarrabiako Udalak. Momentu historiko hau gure ondorengoei transmititzeko baliagarri izanen den ikus-entzunezko baten bitartez egin du. Hamar pertsonen ahotik Atarrabiako kaleetan eta batez ere, etxeetan bizi izandakoak ezagutzeko aukera ematen du. Udal ordezkarientzat, mahai gainean zituzten proiektu gehienak alde batera utzita, herritarrak…
Orain dela hamar urte Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. 22 elkarrizketa horietan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez, Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek. Labrit Ondareak ekoiztutako ikus-entzunezkoa da. Bi udalen ahalegin ekonomikoaz gainera, ezinbestekoa izan da Beteluko Uraren babesa. 2020ko udan egin…