Etxebeltza: 45 urte 45 minututan

Antolakunde baten ondarea babestea eta belaunaldi berriei transmititzea berebizikoa da. Haren balioak, bilakaera, harremantzeko modua, ohiturak, partekatutako iruditeria, ahozko memoria… Aste honetan Atarrabiako Etxebeltza Elkartearen 45. urtemuga ospatzeko dokumentala aurkeztu dugu.

Iruñerriko Mankomunitatea: Memoria gurpil gainean

Iruñerriko Mankomunitateak hainbat jarduera antolatu ditu Eskualdeko Hiri Garraioaren 25. urtemuga ospatzeko, besteak beste, Gurpilen gaineko bi mendeak erakusketa, garraio publikoak azken 200 urteotan izan duen bilakaera eta izan duen funtsezko papera erakusten duena. Erakusketaren baitan Labriten ikus-entzunezko hau ekoiztu dugu, Iruñerriko mugikortasunaren aldaketa nabarmenak erakusten dizkiguten txofer eta erabiltzaileen testigantzak bilduz.

‘Mend100urrena’ dokumentalaren estreinaldia Gasteizen

Joan den urriaren 18an ‘MEND100URRENA’ dokumentala estreinatu genuen, Euskal Herriko Alpinismo Federazioa sortu zenetik 100 urte bete direla ospatzeko. Urtemuga ospatzeko mendi federazioek gala bat antolatu zuten Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. 100 urte eskuz esku, gailurrez, egin dezagun bidaia luze hau bere protagonistekin eskutik helduta.

Orbaibarko ahozko memoriaren gordailu digitalen aurkezpena

Labritek, Mayorbak (Orbaibarko adinekoen elkarteak) eta inguruko udalek Orbaibarko ahozko memoria eta ondare immateriala transmititzeko fasea aurkeztu dugu. Joan den urriaren 18an Garinoaingo Andre Maria Zuriaren ermitan egin genuen aurkezpen ekitaldia, bertan izan ziren proiektu honetan parte hartu zuten udaletako herritarrak: Garinoain, Barasoain, Orisoain, Puiu, Untzue, Leotz eta Oloritz.

Espazioen transhumantzia: artzaintzako arkitektura herrikoiak

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Julio César Valle Perulerok transhumantziari buruz idatzitako artikulua da hau. “Ondare Kultural Immaterialaren ekosistema balio ukiezin askoz elikatzen da, eta balio horien aplikaziotik dator mendez mende lurraldea taxutu duten abelbideen sare osoan barrena artzainek eta aziendek erabilitako aldi baterako bizitoki diren eraikin horien materialtasuna”.

KISKI: euskal pilotaren agiri eta materialen artxibategi digitala

Ezagutzen al duzu mugaz gaindiko KISKI proiektua? Euskal pilotaren txapelketa nagusien 200, frontoien 100, material egileen 20 eta pilotarien 100 fitxak biltzen dituen gordeleku digitala da, “Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuen deialdian hautatutako eta Euroeskualdeak finantzatuta proiektua.

San Jeronimo Egoitzako egoiliarrekin sortutako antzezlanaren estreinaldia, ‘Memoria ainguratua’ proiektuaren emaitza

San Jeronimo Fundazioarekin batera irailaz geroztik garatutako proiektu pilotuaren emaitzarik ikusgarriena da, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren Innova Programaren laguntzarekin. Antzezlanaren estreinaldia publikoari irekita dago eta doakoa da, bertara joan nahi dutenek gonbidapenak erreserbatu ditzakete San Jeronimo egoitzan bertan edo info@residenciasanjeronimo.com helbidera idatziz.

DansPirenaika proiektuaren aurkezpenerako prentsa gabinete zerbitzua

Aiko Taldearen eskutik DansPirenaikaren aurkezpenean prentsa gabinete eta bideogintza zerbitzuak eskainiz parte hartu dugu, Pirinioan dantza tradizionalak ikasteko aukera ematen duen kultur ekimen ibiltaria. Kurruskla elkartearen laguntzaz irailean Izabara iritsiko da, onki xin!