XX. mendearen erdialdeko Antsoainen erretratua

15 bizitza istoriotan oinarrituta, Antsoainen egin dugun ahozko memoriaren bilketaren aurkezpenak harrera beroa izan du udalerrian.
Ondare Kultural Immateriala kudeatzeko metodologia egokia ikertuko den bost hirietako bat izanen da Iruñea

Kultura Ministerioaren enkarguz hiri-testuinguruko kultur ondare immaterialari buruzko ikerketa-proiektu pilotu bat jarri dugu abian eta, Madril, Palma, Bilbo eta Granadarekin batera, Iruñea hautatutako 5 hirietako bat da.
Ijito hitza – Ijito komunitatearen ahozko memoriaren bilketa Nafarroa Garaian

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Klara Larruzeak ijito komunitateari buruz idatzitako artikulua da hau. Ijitoak, buhameak, tziganoak, erromaniak. Euskal Herriko jendartearen parte aspaldidanik. Baina zenbat dakigu komunitate honen historiari eta kulturari buruz? Labrit Ondareak Gaz-Kaló Ijito Elkarteen Federazioaren mandatuz Nafarroa Garaian egindako ahozko memoriaren bilketatik ateratako testigantzez harilkatutako paragrafoak dira ondorengoak.
‘Oroimenaren giltzak’ banatu ditugu San Jeronimo egoitzan

Lehen begiratuan, bere erretratu inprimatua duen zurezko ohol soil bat dirudi, baina QR kodea eskaneatuta, bere bizitzako une garrantzitsuak erakusten dituzten 10 argazki ikusi eta horiei lotutako oroitzapenak entzuteko aukera du orain, bere kontakizunak berak azalduta.
Torralba del Ríoko memoriaren bilketa 5 bizitza istorioen bidez

5 elkarrizketa, 16 ordu ahozko memoria eta ehunka oroitzapen bildu ditugu Torralba del Ríon. Atzo emaitza aurkeztu eta parte hartu duten herritarrei materiala eman genien ekitaldi hunkigarri batean.
Zaldibiako Kultura Ondare Immaterialaren agerpideen aurreinbentarioa berresteko lanetan murgilduta gaude

Zazpi herritarrek lagundu digute, hiru orduz, Kultur Ondare Immaterialaren adierazpenen zerrenda baliozkotzen. Aurrez identifikatu genuen zerrenda hori, Labrit Ondarearen kabinetearen lanaren bidez, hainbat iturri bibliografiko kontsultatu ondoren. Milesker, zazpiei!
NUPekin hitzarmen berria sinatu dugu

Orain arte Nafarroako herri gehienetan grabatu ditugun ikus-entzunezko funts etnografiko, dokumental eta ahozko lekukotasun guztiak NUPi eman dizkiogu, unibertsitako liburutegian eta Navarchivo.com-en eskuragarri egongo direnak.
Ibaia, ondarea, presa, odolbildua (I)

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Gaizka Arangurenek ibaiei lotutako ondareari eta presei buruz idatzitako artikulua da hau. Bi konstataziotatik abiatutzen da: 1/ presak mende luzetan giza garapenean lagungarri izan dira eta 2/ presek kalte egiten diote ibaiari eta bertan bizi diren animaliei.
Memoria Anclada: el potencial transformador de la memoria junto a la Residencia San Jerónimo

Bajo el título “Memoria Anclada”, hemos presentado hoy en la residencia San Jerónimo el nuevo proyecto desarrollado por Labrit Multimedia y San Jerónimo, en colaboración con La Nave del Teatro. Este proyecto se centra en el potencial de la memoria como herramienta transformadora de la vida de las personas, las relaciones personales y la sociedad […]
BIANAK BERE ONDARE IMMATERIALAREN BILKETA HASI DU

Ekainaren 9an, asteazkena, Bianak bere ondare immateriala biltzeko proiektua jarri zuen martxan. Ekitaldi xume batean, Yolanda García alkateak hitzarmena sinatu zuen Labrit Ondarearekin, bere ondarearen bilketa eta babesa bermatzeko, eta, fase hori amaitutakoan, emaitza Nafarroako Ondare Inmaterialaren Artxiboari emango zaio. Historian aldaketa gehien bizi izan dituen belaunaldietako bat, eta, beraz, aldaketetara egokitzeko gaitasun handiena duena, […]