Orbaibarko ahozko memoriaren gordailu digitalen aurkezpena

Labritek, Mayorbak (Orbaibarko adinekoen elkarteak) eta inguruko udalek Orbaibarko ahozko memoria eta ondare immateriala transmititzeko fasea aurkeztu dugu.
Joan den urriaren 18an Garinoaingo Andre Maria Zuriaren ermitan egin genuen aurkezpen ekitaldia, bertan izan ziren proiektu honetan parte hartu zuten udaletako herritarrak: Garinoain, Barasoain, Orisoain, Puiu, Untzue, Leotz eta Oloritz.…

Espazioen transhumantzia: artzaintzako arkitektura herrikoiak

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Julio César Valle Perulerok transhumantziari buruz idatzitako artikulua da hau. “Ondare Kultural Immaterialaren ekosistema balio ukiezin askoz elikatzen da, eta balio horien aplikaziotik dator mendez mende lurraldea taxutu duten abelbideen sare osoan barrena artzainek eta aziendek erabilitako aldi baterako bizitoki diren eraikin horien materialtasuna”.…

San Jeronimo Egoitzako egoiliarrekin sortutako antzezlanaren estreinaldia, ‘Memoria ainguratua’ proiektuaren emaitza

San Jeronimo Fundazioarekin batera irailaz geroztik garatutako proiektu pilotuaren emaitzarik ikusgarriena da, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren Innova Programaren laguntzarekin. Antzezlanaren estreinaldia publikoari irekita dago eta doakoa da, bertara joan nahi dutenek gonbidapenak erreserbatu ditzakete San Jeronimo egoitzan bertan edo info@residenciasanjeronimo.com helbidera idatziz.…

Ijito hitza – Ijito komunitatearen ahozko memoriaren bilketa Nafarroa Garaian

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Klara Larruzeak ijito komunitateari buruz idatzitako artikulua da hau. Ijitoak, buhameak, tziganoak, erromaniak. Euskal Herriko jendartearen parte aspaldidanik. Baina zenbat dakigu komunitate honen historiari eta kulturari buruz? Labrit Ondareak Gaz-Kaló Ijito Elkarteen Federazioaren mandatuz Nafarroa Garaian egindako ahozko memoriaren bilketatik ateratako testigantzez harilkatutako paragrafoak dira ondorengoak.…