1920- 2014 OSASUNAZALEEN IRUDITERI KOLEKTIBOA

Zerbait erraten dizu 1920. urteko azaroak? Osasuna taldea sortu zeneko data da. Zelaian gertatu den gauza oro, prentsak lehenik, irratiak gero eta telebistako hainbat katek jaso izan du. Osasunako zaleen artean, harmailetan, jokalarien artean aldageletan, bidaietan edo bizitzetan gertatzen zena haien oroitzapenetan baino ez dago. Eta ondare hori, Sadar Futbol zelaia bezain inportantea da. Hainbeste,…

Labrit Ondarea Kultur Ministerioaren dirulaguntza berrien onuradunetako bat

Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioa, Ondare Historikoaren Babeserako Zuzendariordetzaren bitartez, dirulaguntza deialdia egin zuen uda honetan Espainiako ondare ez-materialaren balioa azpimarratu, sustatu, hedatu eta babestu helburu duten egitasmoak gauzatzeko, beti ere bi autonomia-erkidego barne hartzekotan. Gure proposamena egurraren ibai bidezko garraioaren inbentario etnografikoa eta dagokion ikusentzunezko hedapena gauzatzeko proiektua izan zen, estatuko lau autonomia-erkidegotan barna:…

Ondare ez-materialaren Babeserako legearen inguruko elkarrizketa

Ondare ez-materialaren Babeserako lege-proiektua eztabaidatu eta onartu egin zuten Diputatuen Kongresuan Joan den urriaren amaieran. Lege horren bitartez, gai hau modu zorrotzean zehaztu nahi da eta Estatuko Administrazio Orokorrari tresnak ematen zaizkio Kultur Ondare ez-materiala osatzen duten manifestazioak deklaratu eta babesteko. Radio 5 Todo Noticias (RNE) kateko “Entre paréntesis” saioak gure lankide Sara González elkarrizketatu…

Bortzirietan goitti eta beheitti grabatzen

Azken asteotan, Bortzirietan goitti eta beheitti gabiltza Labrit Multimediako lankideok. 2006-2008 urte bitartean halaxe ibili zen Eusko Kultur Fundazioa ere. Orduan bildutako kultur ondare ez-materialean oinarrituriko dokumentala grabatzen ari gara oraingoan. Eguraldi zoragarria izan dugu. Inguruko parajeak bezain beste. Ezagutu ditugun pertsonek eta istorioek hunkiturik itzuli gara. Azaroaren amaieran ezagutzera emanen dugu dokumental berria. Estreinaldira…

NUPek hitzarmena sinatu du ondarearen bilketa aurrera eramateko

NUPek eta Labritek hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboko datuak biltzen jarraitzeko Dagoeneko 1.500 testigantza bildu ditugu Nafarroako ia 400 udalerritan, helburuaren %40a gutxi gora behera. Hitzarmen honek egitasmoak aurrera eginen duenaren konpromezua adierazten du bai unibertsitatearen aldetik baita Labrit ondarearen aldetik ere. Ikusi hemen berri osoa.

Ollaraneko errepidea eraiki zuen langilea

Ba al dakizu Ollaran mapan kokatzen? Autoa hartu eta bertaraino joateko errepidea ezagutzen al duzu? Anotz, Arteta, Egillor, Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun herriak, alegia. Ba errepide hori zainetan itsatsirik darama FELIPE ITOIZ MUTILOAk (Beasoain). Ederki ezagutzen du, berak eraiki zuelako. Duela 60 bat urte izan zen, 23 eta 80 pezeta artean…

Kultur Ondare Ez-materialaren ekonomia

Joan den astean Labrit Ondarea Frantziako Ondare ez-materialaren Guneak Vitrén (Britainia) antolatutako Kultur Ondare ez-materialaren ekonomiaren nazioarteko mintegira joan zen. Frantziako Ondare ez-materialaren Gunea Kultur eta Komunikazio Ministeriaren menpeko erakundea da, bere betebeharren artean KOEaren eta Kultur aniztasunaren arloko dokumentazioa, sentsibilizazioa, transmisioa eta hausnarketa daude. Lau gai nagusi landu ziren bertan KOEaren eraginaren ebaluazioa KOEa…