Kultur Ondare Ez-materialaren ekonomia

Joan den astean Labrit Ondarea Frantziako Ondare ez-materialaren Guneak Vitrén (Britainia) antolatutako Kultur Ondare ez-materialaren ekonomiaren nazioarteko mintegira joan zen. Frantziako Ondare ez-materialaren Gunea Kultur eta Komunikazio Ministeriaren menpeko erakundea da, bere betebeharren artean KOEaren eta Kultur aniztasunaren arloko dokumentazioa, sentsibilizazioa, transmisioa eta hausnarketa daude.
Lau gai nagusi landu ziren bertan

  • KOEaren eraginaren ebaluazioa
  • KOEa eta tokiko garapena
  • Lanbideen ekonomia
  • KOEa inobaziorako eta sormenerako iturria

Horretaz gain, egun hauetan Europatik eta Asiatik etorritako arlo honetako adituekin mintzatzeko aukera izan dugu Erakunde zein Unibertsitateetatik etorritakoak denak. Horrelaxe praktikaren ikuspuntua gaineratu ahal izan diogu bertan planteatutako teoria anitzari.

IMG-20140913-WA0028

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email