Iruñeko Liburuaren azoka 2014

Joan den maiatzaren 30ean hasi zen Iruñeko Liburuaren azokan parte hartzeko aukera izan dugu aurten lehendabiziko aldiz. Bi egitasmo aurkeztu ditugu, biak multimedia. Labriten jorratzen ditugun bi atalen erakusgarri, biak. Alde batetik [Nafarroa, Euskal Estatuaren historia] ostiralean aurkezteko parada hartu genuen. Bertan hiru egileak izan genituen: Bixente Serrano Izko, Aitor Pescador eta Gaizka Aranguren.

Bestetik, [Xaldun Kortin, Jolastu gurekin!] egitasmoa izan genuen. Nafarroa Garaian egin diren elkarrizketa etnografikoetan oinarritutako umeei, familiei eta hezitzaileei zuzendutako egitasmoa. Ume ugari hurbildu ziren eta Dindaiako lagunekin jolasteko parada ere izan zuten.

Espero dugu datorren urtean berriz ere bertze liburu multimedia batekin egon ahal izatea. Eskerrik asko Iruñeko liburudendei!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email