Soinu estudiorako zerrenda
Labriteko soinu estudioan lan egiteko teknikari zerrenda osatzen ari gara. Iruñean eta lan talde euskaldunean egon nahi baduzu bidali zure c.v. info@labrit.net edo deitu 948210103 zenbakira. https://labrit.net/multimedia/
Labriteko soinu estudioan lan egiteko teknikari zerrenda osatzen ari gara. Iruñean eta lan talde euskaldunean egon nahi baduzu bidali zure c.v. info@labrit.net edo deitu 948210103 zenbakira. https://labrit.net/multimedia/
Asteburu honetan, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak antolatutako “Kultur Ondare Immateriala Espainian eta Latino Amerikan” izeneko jardunaldietan parte hartu dugu. Aurrez aurreko ikastaro bat izan zen, gai hauetan adituak direnentzako eta interesa duen ororentzat irekia eta UNEDek, Espainiako Kultur Ondare Immaterialarekin, Kultur Komunikaziorako Unibertsitate Barruko Institutuarekin eta Latino Amerikako Kultur Ondare…
Zenbait egunetan bulegoan sartuta eta ordenagailuaren aurrean lan egiten badugu ere, beste aste batzuetan benetan gustatzen zaigun hori egiten dugu: Ondare Immateriala bildu, ezaugarritu, aurkeztu eta zabaldu. Ekaina hilabete bizia izaten ari da, aste hau bereziki mugitua izaten ari da, zuekin partekatu nahi ditugun hiru ekitaldi izan baititugu: Leatxeko Ondare Immaterialaren ezaugarritzea. Ondare Immateriala kudeatzeko…
Joan den maiatzaren 26an, Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren lehen fasea aurkeztu genuen. Herri zabala izanik bai lurraldeari dagokionez eta baita biztanle kopuruari dagokionez ere, Ondare Immaterialaren 90 Unitate erregistratzea aurreikusten da. Lehenengo 29ak Los Llanos Kultur Zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu genituen jendaurrean. Aurkezpen ekitaldia bilketa egiten duen herriarentzat hunkigarria da, baina are gehiago informatzaileentzako…
Orain dela aste batzuk, gure lankideetako batek Bilboko WordCampen parte hartu zuen, WordPresseko garapen komunitateko topaketa ofizialean. WordCamp Bilbao topaketako bigarren edizioan honetako ostiral arratsaldea WordPresseko euskaldunen komunitate txikiari eskaini zioten. SEO posizionamendu Teknikei buruzko hitzaldiez gozatzeko aukera izan genuen, baita esparru digitalaren gaineko legediari buruz eta euskarazko web orriei buruz ere. Mikel…
Astearte goizean Héctor Grenni izan genuen gurean, El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Latino Amerikako Historia aztertzen du, espainiar kolonien independentziak eta Eskubide Indianoa, besteak beste. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabil ikerketa egonaldi batean. Ikasturte akademiko honetan, Erasmus+ komunitate programaren baitan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari diren formazio egonaldian, Latino Ameriketako hiru herrialdeetako…
Sortzen Jaia ospatuko du igandean, maiatzak 21, euskal eskola publikoen aldeko elkartek eta Labrit Ondarea bertan izanen da. Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza lelopean antolatu dute aurtengo jaialdia. Iruñeko Udal Plazatik, goizeko hamarretan, aterako den kalejiran, Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan laugarren gela bat irekitzeko aldarrikapena eginen dute. Handik Antoniutti parkeraino…
Mundu osoko museoak gaur, 2017ko maiatzaren 18an, euren Nazioarteko Eguna ospatzen dute eta honakoa da aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren gaia, Museoak eta historia eztabaidagarriak: museoetan esan ezin dena esanez. Gai honen bitartez, historia traumatikoetan eta ikuspuntu ezberdinen arteko elkargune gisa museoen eginkizuna nabarmentzen da. Horrela, museoen bitartez pertsonen eta herrien arteko harremanak baketzea da helburua,…
2012 eta 2013. urteetan zehar Labritek Arakilgo bailarako Ondare Immaterialaren 18 Unitate jaso zituen. Bildutako material guzti hori transmititzeko, 2014an dokumental etnografiko bat ekoiztu zuen premisa adierazgarri batekin: Arakilgo haizeak hosto bat bere nahiera mugitzen du, iraganetik orainaldira. Hosto honi egindako bidaian jarraitu diogu eta jasotako informazio guztia dokumentalean bilakatu dugu. Arakilgo bizilagunek euren XX.…
Maiatzaren 17an Interneten Nazioarteko Eguna ospatzen da. Imajina dezakegu “Multimedia” bere izenean bertan daraman konpainia batentzat, internet erabakigarria eta inspirazio iturri izan dela, baita harremanetarako eta informazio trukaketarako ere. Baina zabaldu dezagun pixka bat ikuspuntua, gaur Internet eta Ondare Immateriaralen arteko harremanari buruzko gogoeta egingo dugu eta ausnartzeko iturri eta baliabide interesgarri batzuk proposatuko dizkizuegu.…