Labrit Ondarea, Sortzen Jaiako hezkuntza eta euskara eragileen azokan

Sortzen Jaia ospatuko du igandean, maiatzak 21, euskal eskola publikoen aldeko elkartek eta Labrit Ondarea bertan izanen da. Auzo Bizi Onaren Eskola eta Hezkuntza Burujabetza lelopean antolatu dute aurtengo jaialdia.

Iruñeko Udal Plazatik, goizeko hamarretan, aterako den kalejiran, Antsoaingo Ezkaba Ikastetxean Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan laugarren gela bat irekitzeko aldarrikapena eginen dute. Handik Antoniutti parkeraino joanen dira eta 10:30etan emanen zaio hasiera jaiari. Lekarozko eskola berriz ere irekitzea lortu duten familiak izanen dira txupinazioa botatzearen arduradunak.

Ordu horretan bertan irekiko da hezkuntza eta euskara eragileen azoka eta erakusleihoa Antoniutti parkean eta Labrit Ondareko arduradunak bertan parte hartuko dute, izan duelako eta baduelako zer emana bai hezkuntzari eta nola ez euskarari.

Gure lana gertutik ezagutzeko aukera bikaina izanen duzue beraz, igandean goizeko 10:30etatik 14:30ak bitarte.

Bestetik, goiz eta arratsaldez, hainbat tailer, jolas eta jarduera izanen dira. Ekitaldi nagusia eguerdiko 13:30etan izanen da, orain dela bederatzi urte Noaingo eskolan D eredua jarri zuten familiak eta aurten Tafallan, Lodosan eta Kaparroson jartzea lortu duten familiak elkartuko dituzte.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email