Labritek Ondare Immaterialari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu du UNEDen.

Asteburu honetan, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak antolatutako “Kultur Ondare Immateriala Espainian eta Latino Amerikan” izeneko jardunaldietan parte hartu dugu.

Aurrez aurreko ikastaro bat izan zen, gai hauetan adituak direnentzako eta interesa duen ororentzat irekia eta UNEDek,  Espainiako Kultur Ondare Immaterialarekin, Kultur Komunikaziorako Unibertsitate Barruko Institutuarekin eta Latino Amerikako Kultur Ondare Immaterialaren babeserako Institutuarekin (UNESCO) elkarlanean eskaintzen duen Unibertsitario Adituaren ikastaroaren baitan antolatu zuen. Ikastaro horretan hain zuzen ere gure lankideetako bat Ondare Immaterialaren inbentarioetan eta erregistratzeko metodologietan irakasle gisa ari da parte hartzen.

Jardunaldi hauetan 40 ikaslek parte hartu zuten. Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Plan Nazionalak proposatzen dituen metodologia eta programen errepasoarekin eman zioten hasiera eta ondoren, gure kidea den Sara González Cambeirok, inbentarioei eta deklarazioei buruzko klase teorikoak eskaini zizkien. Eta nazioarteko bestelako adibideak ere ezagutzeko aukera izan zuten, adibidez Andaluziako Ondare Immateriala lantzen duen Atlas proiektua edo Ondare Immateriala baliabide turistiko gisa erabiltzeko aukera.

Jardunaldi interesgarriak izan ziren, baina beti bezala, onena gure lana eta gure ideiak ezagutza esparru honetan adituak diren pertsonekin partekatzeko izandako aukera izan zen.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email