Ilundain Fundazioaren 40. urtemugarako bideo korporatiboa

Zeinen inspiratzailea den Ilundain Fundazioaren moduko proiektu eraldatzaileekin elkarlanean aritzea, bere ibilbide luzean Nafarroako gazteen garapen sozial eta pertsonalean lagundu duen konpromiso handiko lana egin duena. Fundazioaren 40. urteurrenaren harira, gazteentzako aukera berriak sortu eta horiek gizarteratzen, laneratzen eta komunitatean txertatzen laguntzeko egiten dute lana balorean jarri eta ezagutzera emateko bideo korporatibo bat egiteaz arduratu gara.…

Iruñeko Udalaren hiri-markaren enbaxadoreen bideoa ekoiztu dugu

Iruñeko Udalak aniztasunean eta abangoardian oinarritutako hiri-marka aurkeztu du Gayarre Antzokian egindako ekitaldi batean, prozesuan parte hartu duten entitateek eta kolektiboek babestuta. Aurkezpen ekitaldian bideo baten bidez marka berri honen balioak transmitituko dituzten enbaxadoreak aurkeztu dira, Labriten ekoiztu dugun ikus-entzunezkoa.

Premio Publifestival

“ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU” KANPAINAK PUBLIZITATE ERAGINKORRENAREN SARIA JASO DU MADRILEN, PUBLIFESTIVALEN

Iazko azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Labritek diseinatutako kanpaina, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak sustatua. Sari banaketa, Ekainaren 29an Madrilgo Lara Antzokian egin zen eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera, bertan izan ziren genero Indarkeria jasan duten emakumeen bi elkarteetako ordezkari, Bizitu elkarteko Amaya Gallo eta Goizargi…

Labrit eta Intangia 948 Merkatuan.

Joan den irailean, Intangia Aktibo Ukiezinen Babeserako Elkarteak eta Labrit Ondareak (Nafarroako Museoaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin),  ‘Ukitu Ezin Dena Babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko Jardunaldiak’ antolatu genituen. Egun horietan bi alorretako profesionalok gai hauei buruz aztertu, eztabaidatu eta ikasteko aukera izan genuen, modu zuzenean babesteko Jardunbide Egokien zerrenda bat…

Erronkari Gazta goratzeko Jardunaldiak: urriak 5, 11 eta 19.

Labrit Ondarean Erronkariko Gazta gustatzen zaigu, hori ezin uka dezakegu. Gastronomiari dagokionez gustatzen zaigu, baina kulturalki…. izugarri. 2015etik lanean gabiltza elikagai honen elaborazioaren nahiz berari lotutako kultur eta natur paisaiaren berezitasunak ezagutzera emateko. Lehenik spot baten bitartez egin genuen (HEMEN duzue ikusgai), eta baita, 2017an egin genuen bezala, produktua goratzeko jardunaldi batzuen bitartez ere. Urte…

Ibaiak eta bizilagunak: heldu den urriak 8 astelehena Casey Walsh-en solasaldia

Egun hauek zoragarriak bai eta intentsitate handikoak izan dira Labriten ( Jarrai gaituzu gure Twitter-eko kontuan), baina datorren asteari indar handiarekin ekinen diogu ere: Arga Bizirik erakundearekin batera (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko babesarekin) pertsonen eta ibaien arteko harremanen inguruko ekimen interesgarri hau sustatu dugu. Heldu den astelehenean, urriak 8 Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako…

Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du

Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea. Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera…

WordCamp Bilbao 2017 topaketa

Orain dela aste batzuk, gure lankideetako batek Bilboko WordCampen parte hartu zuen, WordPresseko garapen komunitateko topaketa ofizialean.   WordCamp Bilbao  topaketako bigarren edizioan honetako ostiral arratsaldea WordPresseko euskaldunen komunitate txikiari eskaini zioten. SEO posizionamendu Teknikei buruzko hitzaldiez gozatzeko aukera izan genuen, baita esparru digitalaren gaineko legediari buruz eta euskarazko web orriei buruz ere.   Mikel…