Nafarroako Naturgune Babestuei buruzko ikus-entzunezkoak sortu ditu Labritek.

Berriki Natura 2000 Sarearen webgunerako 36 ikus-entzunezko ekoiztu ditugu. Sare hori Europar Batasunak sortu zuen dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta Foru Komunitateko lurraldearen %25 inguru dago babestutako esparru horien barruan. 36 naturgune horiek ezagutzera emateko, 2019ko azken lauhilekoan, barne bakarrizketa moduan sortutako 36 bideo erregistratu ditugu eta, 3 eta 4 minutu artean irauten du bakoitzak. Naturgune…

2020ko Mintegia

Asteburu gizena Labriteko lantaldearentzat.  Ez da izan ahozko memoriaren bilketan jo ta fuego ibili garelako, ez gara inolako kongresutan egon, ez dugu dokumental baten errodajea izan … atsedenik gabe sortzen, eztabaidatzen eta proposamenak egiten eman dugu asteburua. Egun hauetako helburua ez da, ohikoa den gisan, Ondare Immateriala kudeatzea baizik eta elkarrekin Labriteko proiektuan lan egitea.…

Jabetza Intelektualaren eskubideak Ondare Immaterialean Erabiltzeko Jardunbide egokiak.

Joan den astean erran genizuen gure bi kidek, Itziar Lurik (Labrit Ondarea) eta Conchi Cagidek (Intangia Elkartea), 948 Merkatuan izan zirela. Bertan aurkeztu zituzten Kultura Ondare Immaterialean Jabego Intelektualaren aplikaziorako Praktika Egokiak. Jardunbide Egokien zerrenda hau Nafarroako Museoan 2019ko irailaren 17an eta 18an izandako ‘Ukitu ezin dena babestuz: Kultur Ondare Immateriala eta Jabetza Intelektualari buruzko…

Gurekin lan egin nahi duzu?

Lan eskaintza: Labriteko egitasmoendako merkatu berriak ireki eta kulturarekin, ondare immaterialarekin eta memoriarekin harremana duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko pertsona euskalduna behar dugu. Bereziki proiektuen salmentarako gaitasuna duen pertsona; hau da, komertzialgintzan iaioa, baina baita ere proiektu horiek diseinatzeko eta egikaritzeko gaitasuna gara dezakeena. Eskatzen dugu: Komunikazio arloan, kultura kudeaketan edota ikus-entzunezkoetan esperientzia izatea; bereziki…

Erronkari Gazta goratzeko Jardunaldiak: urriak 5, 11 eta 19.

Labrit Ondarean Erronkariko Gazta gustatzen zaigu, hori ezin uka dezakegu. Gastronomiari dagokionez gustatzen zaigu, baina kulturalki…. izugarri. 2015etik lanean gabiltza elikagai honen elaborazioaren nahiz berari lotutako kultur eta natur paisaiaren berezitasunak ezagutzera emateko. Lehenik spot baten bitartez egin genuen (HEMEN duzue ikusgai), eta baita, 2017an egin genuen bezala, produktua goratzeko jardunaldi batzuen bitartez ere. Urte…

Emakumeak eta Kultura Ondare Immateriala

Orain dela hilabete batzuk pozgarria den proiektu bati ekin genion. Asebetetzen gaituen proiektu bat da, bai gaiarengatik eta baita ibilbidean izanen ditugun bidelagunengatik ere. Intangia Elkartearekin eta Ángeles Querol UCMko katedradunarekin batera, Kultur Ondare Immaterialean euren ikusgarritasun publikoaren alde emakumeek egindako prozesu eta aldarrikapenak ikertzen gabiltza. Kultur adierazpen immaterialak, gizarte jakin bateko genero ezberdinen arteko…

Ondare Immaterialaren Transmisioa: Labrit Ondarearen dokumental berriak.

Azken hilabete hauek nahiko emankorrak izan dira gure hedapen departamenduan. Beste askotan azaldu izan dizuegun moduan, Labriten Ondare Immaterialaren kudeaketa ulertzea ezinezkoa zaigu transmisiorik gabe. Prozesu honetan, bilketa eta dokumentazioa egiten den moduan, transmisio lana ere ezinbestekoa modu parte-hartzailean eta lehenbailehen egitea. 2018ko hilabeteetan hiru dokumental etnografiko aurkeztu genituen eta datozen egunotan beste bat estreinatuko…

Test Labrit: Ondare Immateriala identifikatzeko tresna

Ondare Immateriala bezalako kontzeptua helaraztea ez da erraza. Askotan, egunkarietan, zineman edo telebistan ez dago adostasunik kultura eta ondarea definitzean. Hare gehiago Ondare Immaterialaz ari bagara. Etengabe galdetzen digute zenbait adierazpen KOI ote den, edo Kultura-Intereseko Ondasun gisa aitortzen ahal den, edo zuzenean, Ondare Kulturala gisa hartu dezakegun. Zalantza horiek argitzeko, galdetegi bat sortu dugu…

Ibaiak eta bizilagunak: heldu den urriak 8 astelehena Casey Walsh-en solasaldia

Egun hauek zoragarriak bai eta intentsitate handikoak izan dira Labriten ( Jarrai gaituzu gure Twitter-eko kontuan), baina datorren asteari indar handiarekin ekinen diogu ere: Arga Bizirik erakundearekin batera (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko babesarekin) pertsonen eta ibaien arteko harremanen inguruko ekimen interesgarri hau sustatu dugu. Heldu den astelehenean, urriak 8 Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako…

Proiektuaren aurkezpena “Cauces de historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”

Datorren ostiralean, urriak 5, Tuterako Moncayo Zineman, 2018an egindako proiektuetako bat aurkeztuko dugu: “Cauces de Historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”. Hilabete hauetan zehar Erriberako Ondare Immaterialaren zati baten bilketa eta hedapena egin dugu, batez ere Tuteran. Proiektu honek lau zati izan ditu: Kultur Ondare Immaterialaren bilketa: Ondare Immaterialaren 20 Unitateren bilketa egin…