Gurekin lan egin nahi duzu?

Lan eskaintza:
Labriteko egitasmoendako merkatu berriak ireki eta kulturarekin, ondare immaterialarekin eta memoriarekin harremana duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko pertsona euskalduna behar dugu. Bereziki proiektuen salmentarako gaitasuna duen pertsona; hau da, komertzialgintzan iaioa, baina baita ere proiektu horiek diseinatzeko eta egikaritzeko gaitasuna gara dezakeena.

Eskatzen dugu:

  • Komunikazio arloan, kultura kudeaketan edota ikus-entzunezkoetan esperientzia izatea; bereziki Ondare Immaterialaren esparruan.
  • Proiektu berriak sortzeko eta finantzazioa bilatzeko jarrera proaktiboa.
  • Espainieraren ezagutza profesionala ezinbestekoa. Beste hizkuntzen ezagutza baloratuko dugu, bereziki frantsesa.

Eskaintzen dugu:

  • Iruñeko egoitzan lanpostua.
  • Hazten ari den proiektu baten parte izatea.

Lantaldean aritzeko gaitasuna eta gogoa baduzu eta Labriteko proiektuko kide izan nahi baduzu jarri gurekin harremanetan labrit@labrit.net helbidean.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email