Jabetza Intelektualaren eskubideak Ondare Immaterialean Erabiltzeko Jardunbide egokiak.

Joan den astean erran genizuen gure bi kidek, Itziar Lurik (Labrit Ondarea) eta Conchi Cagidek (Intangia Elkartea), 948 Merkatuan izan zirela. Bertan aurkeztu zituzten Kultura Ondare Immaterialean Jabego Intelektualaren aplikaziorako Praktika Egokiak. Jardunbide Egokien zerrenda hau Nafarroako Museoan 2019ko irailaren 17an eta 18an izandako ‘Ukitu ezin dena babestuz: Kultur Ondare Immateriala eta Jabetza Intelektualari buruzko Jardunaldiak’ izeneko jardunaldietan sortutako eztabaidaren ondorio dira. Intangia Elkarteak eta Labrit Ondareak antolatu zituzten jardunaldi horiek, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta Hezkuntza eta Kirol Ministerioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak finantziatuta

Praktika Egokien dokumentua poster formatuan HEMEN jaitsi dezakezue. Praktikara eraman dezazuela proposatzen dizuegu eta izanen dituzuen esperientziekin eztabaida bizi manten dezagula.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email