Martxan da Idiazabal Gaztaren Ondare Immaterialari buruzko bilketa

Labrit Ondarean gazta oso gustuko dugu, hori ezin dugu ukatu. Blog honetan bertan adibidez, hainbatetan eman dizuegu Erronkari Gaztaren Sor-Markarentzako egindako lanen berri. 2019an ekin genion Idiazabal Gaztaren Ondare Immateriala biltzeari, bere Sor-markaren eskariz. Ondare Immaterial Unitateen (OIU) exekuzioa aurtengo ilbeltzean hasi zen. Guztira, 10 OIU egitea aurreikusten da, 5 emakumezko eta 5 gizonezko, profil…

2020ko Mintegia

Asteburu gizena Labriteko lantaldearentzat.  Ez da izan ahozko memoriaren bilketan jo ta fuego ibili garelako, ez gara inolako kongresutan egon, ez dugu dokumental baten errodajea izan … atsedenik gabe sortzen, eztabaidatzen eta proposamenak egiten eman dugu asteburua. Egun hauetako helburua ez da, ohikoa den gisan, Ondare Immateriala kudeatzea baizik eta elkarrekin Labriteko proiektuan lan egitea.…

“Kontu kontari. Erriberri memoria eta identitatea” dokumentalaren aurkezpena Erriberrin

Joan den abenduaren 27an 2019 behar bezala amaitzeko aukera izan genuen Errierrin aurkeztu genuen azken dokumental etnografikoarekin: “Kontu kontari. Erriberri memoria eta identitatea”. ??   Joan den abenduaren 27an 2019 behar bezala amaitzeko aukera izan genuen Errierrin aurkeztu genuen azken dokumental etnografikoarekin: “Kontu kontari. Erriberri memoria eta identitatea”. 46 minutuko iraupena duen dokumental hau Erriberriko…

Jabetza Intelektualaren eskubideak Ondare Immaterialean Erabiltzeko Jardunbide egokiak.

Joan den astean erran genizuen gure bi kidek, Itziar Lurik (Labrit Ondarea) eta Conchi Cagidek (Intangia Elkartea), 948 Merkatuan izan zirela. Bertan aurkeztu zituzten Kultura Ondare Immaterialean Jabego Intelektualaren aplikaziorako Praktika Egokiak. Jardunbide Egokien zerrenda hau Nafarroako Museoan 2019ko irailaren 17an eta 18an izandako ‘Ukitu ezin dena babestuz: Kultur Ondare Immateriala eta Jabetza Intelektualari buruzko…

Labrit eta Intangia 948 Merkatuan.

Joan den irailean, Intangia Aktibo Ukiezinen Babeserako Elkarteak eta Labrit Ondareak (Nafarroako Museoaren eta Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin),  ‘Ukitu Ezin Dena Babestuz: Kultur Ondare Immaterialari eta Jabetza Intelektualari buruzko Jardunaldiak’ antolatu genituen. Egun horietan bi alorretako profesionalok gai hauei buruz aztertu, eztabaidatu eta ikasteko aukera izan genuen, modu zuzenean babesteko Jardunbide Egokien zerrenda bat…

Urriaren 31ko gaueko ondare immateriala

Halloween festa, XIX.mende bukaeran Ameriketara joandako irlandarren eraginez AEBetan ospatzen dena, azken urteotan ospe handienetarikoa lortu duen ospakizun bilakatu da, baita Amerikatik kanpo ere: gero eta ohikoagoa da urriaren 31ko gauean umeak etxez etxe goxoki-eskean eta pertsonaia beldurgarriz mozorrotuta ibiltzea. Baina globalizazioaren aurretik ez al zen halakorik ospatzen Europako beste leku batzuetan? Nafarroako Ondare Immaterialaren…

Ondare Immaterialaren Bilketa Lerinen: Ardoaren Kulturaren dokumentazioa Udalaren eta Bodegas Alconde upategiaren lankidetzaren bitartez.

Navarchivo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialari buruzko katedrak sustatutako proiektu bat da, Labrit Ondareak exekutatzen duena eta Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondare Immateriala biltzea helburu duena. Beste hainbat alditan kontatu izan dizuegun moduan, Labriten Nafarroako Foru Erkidegoko Ondare Immateriala dokumentatzen dugu metodologia antropologikoa erabiliz eta bizitza historien bilketaren bitartez: dagoeneko bilketa fasea 146 udalerritako 518…

Erronkari Gazta goratzeko Jardunaldiak: urriak 5, 11 eta 19.

Labrit Ondarean Erronkariko Gazta gustatzen zaigu, hori ezin uka dezakegu. Gastronomiari dagokionez gustatzen zaigu, baina kulturalki…. izugarri. 2015etik lanean gabiltza elikagai honen elaborazioaren nahiz berari lotutako kultur eta natur paisaiaren berezitasunak ezagutzera emateko. Lehenik spot baten bitartez egin genuen (HEMEN duzue ikusgai), eta baita, 2017an egin genuen bezala, produktua goratzeko jardunaldi batzuen bitartez ere. Urte…

Jatorrizko pagadien Kultur Paisaiaren Ikerlana

urtean zehar, Ondare Naturala eta Kultur Ondarea, batez ere Ondare Immateriala, uztartzen dituen proiektu bat garatzeko aukera izan genuen. Kultura eta Kirol Ministerioko Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak, oso bereziak diren inguru natural batzuei buruzko kultur ondasunei buruzko ikerlan bat egiteko eskatu zigun, jatorrizko pagadiei buruzkoa hain zuzen ere. 2017ko uztailaren 7an, UNESCOk Munduko Ondarearen Zerrendan,…

Emakumearen papera artzaintzan

Datorren abuztuaren 25ean Nafarroako Artzain Eguna ospatuko da Uharte-Arakilen. 52. edizioa da aurtengoa eta Nafarroako Interes Turistikoko festetako bat da. Aurtengoan, Aralar Mendi Kultur Elkarteak emakumeak sektore horretan egiten duen lana goraipatu nahi du eta horretarako jardunaldi berezi bat antolatu zuten joan den uztailaren 25ean. Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkartean Nafarroako txoko ezberdinetatik etorritako zazpi…