“Malerreka” dokumentalaren aurkezpena

Maldan goiti eta behitiko kontuak, erreka bazterreko kantuak XX. mendean bertako ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimoduak nolakoak ziren kontatzen duten Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako 56 lagun elkarrizketatu ditugu. Haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka. Dokumentalaren aurkezpena Donezteben izan zen. Trailerra: https://vimeo.com/127626306

Iruñeko Liburuaren azoka 2014

Joan den maiatzaren 30ean hasi zen Iruñeko Liburuaren azokan parte hartzeko aukera izan dugu aurten lehendabiziko aldiz. Bi egitasmo aurkeztu ditugu, biak multimedia. Labriten jorratzen ditugun bi atalen erakusgarri, biak. Alde batetik [Nafarroa, Euskal Estatuaren historia] ostiralean aurkezteko parada hartu genuen. Bertan hiru egileak izan genituen: Bixente Serrano Izko, Aitor Pescador eta Gaizka Aranguren. Bestetik,…