Ondarearean bilketaren aurkezpen bideoak gure kanalean ikusgai

www.navarchivo.com egitasmoaren baitan 2011 eta 2012an egindako bilketen laburpen bideoak gure kanalera igo ditugu. Gaur egun 46 herrietan egindako bilketaren laginak topatu daitezke kanal honetan: https://vimeo.com/channels/navarchivo Nafarroako herrietan Ondare Materiagabearen bilketa egin ahala kanal hau elikatzen jarraituko dugu,  gure zaharren bizimodua hobe ezagutzen lagunduko digutelakoan.

ZANGOZAKO HERRITARREN OROITZAPENAK, MUNDU OSOAN IKUSGAI

www.laquenuncaolvido.com Web gune berezi batean 3.950 bizitza-pasarte, oroitzapen eta kontakizun eskaintzen ditu. Bideo horiek ikusgai izanen dituzte betirako egungo herritarrek eta etorriko direnek. Bizi diren tokian bizi direla, munduko edozein tokitik gozatu ahal izanen dute XX. mende hasieraz bertakoek dituzten oroitzapenak. Zangozarren memoriak beraz leihoa ireki dio mundu osoari. Ikusi berria

Otsailaren 13an, “EL PATRIMONIO INMATERIAL” liburuaren aurkezpena

Catarata Argitaletxeak, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak eta Labrit Ondareak Iruñean aurkezten dute: “EL PATRIMONIO INMATERIAL” Ondare Kulturalaren kudeaketan diharduten Administrazio publikoetako zein erakundeetako arduraduneiz bereziki zuzendutako ekitaldia. EGUNA: 2015eko otsailaren 13a, ostirala ORDUA: 11.30etan LEKUA: Katakrak Liburudenda – K/ Nagusia 54 Egileak: Sara González Cambeiro Artearen Historian Lizenziatua eta Gizarte eta Kultur Antropologian masterduna, Kultura Ministerioaren…