Emakumeak eta Kultura Ondare Immateriala

Orain dela hilabete batzuk pozgarria den proiektu bati ekin genion. Asebetetzen gaituen proiektu bat da, bai gaiarengatik eta baita ibilbidean izanen ditugun bidelagunengatik ere. Intangia Elkartearekin eta Ángeles Querol UCMko katedradunarekin batera, Kultur Ondare Immaterialean euren ikusgarritasun publikoaren alde emakumeek egindako prozesu eta aldarrikapenak ikertzen gabiltza. Kultur adierazpen immaterialak, gizarte jakin bateko genero ezberdinen arteko…

Test Labrit: Ondare Immateriala identifikatzeko tresna

Ondare Immateriala bezalako kontzeptua helaraztea ez da erraza. Askotan, egunkarietan, zineman edo telebistan ez dago adostasunik kultura eta ondarea definitzean. Hare gehiago Ondare Immaterialaz ari bagara. Etengabe galdetzen digute zenbait adierazpen KOI ote den, edo Kultura-Intereseko Ondasun gisa aitortzen ahal den, edo zuzenean, Ondare Kulturala gisa hartu dezakegun. Zalantza horiek argitzeko, galdetegi bat sortu dugu…

Argitalpena – Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz

Duela aste gutxi, urte oparo honetan burututako azken argitalpena eman dugu ezagutzera: Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa: iruditeria gauzatuz, “Ondarearen lanbideak” monografikoaren barne. Ikuspuntu profesional baten bidez, Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketa lana aztertzen du. Beste motatako ondareak ez bezala, Estatuaren Administrazio Orokorreko eta Erkidegoetako Kultur arloak eraman ohi duten Ondare Immaterialaren babesak, ez baitu sektorearen profesionalizazioa…

Zuzenbideari eta Kultur Ondare Immaterialari buruzko ‘Osmose’ proiektua kaleratu da Labriten parte-hartzearekin.

Orain dela zenbait aste ´Osmose´ ikerketari buruzko emaitzak kaleratu ziren. Proiektu horretan Labrit Ondareak korrespontsal gisa parte hartu du. Anita Vaivadek (Letoniako Kultur Akademia) eta Marie Cornuk (Estatu frantseseko Politikako Gizarte Zientzien Institutua) zuzenduriko proiektu honek, Kultur Ondare Immaterialarekin lotutako esperientzia nazional ezberdinak ikertzen ditu, betiere, zuzenbide konparatzailearen ikuspegitik. Helburua da, alde batetik, Kultur Ondare…

Argitalpena: Kultur Ondare Immaterialari buruzko legedia Nafarroan

Labriten gure ikerketa eta sormenezko lan orduek ahalik eta biziraupen handiena izan dezaten saiatu ohi gara. Horregatik, Ondare Immaterialaren itzulketan egin ohi ditugun ekimenez gain,  aldizkari berezituetan artikuluak kaleratzen saiatzen gara ahalik eta maiztasun handienarekin, eta gure eguneroko eginbeharrek uzten diguten artean. Hain zuzen ere, momentu honetan zenbait argitalpenekin lanean gabiltza, baina kaleratu dugun azkena…

Kuriketan. Haurtzaroa eta gaztaroa Arakilgo bailaran.

2012 eta 2013. urteetan zehar Labritek Arakilgo bailarako Ondare Immaterialaren 18 Unitate jaso zituen.  Bildutako material guzti hori transmititzeko, 2014an dokumental etnografiko bat ekoiztu zuen premisa adierazgarri batekin: Arakilgo haizeak hosto bat bere nahiera mugitzen du, iraganetik orainaldira. Hosto honi egindako bidaian jarraitu diogu eta jasotako informazio guztia dokumentalean bilakatu dugu. Arakilgo bizilagunek euren XX.…

Sevillatik Bilbora: Labrit Ondarearen azken hitzaldiak.

Joan den astean, Sevillara egin genuen bidaia, Ondare Immaterialaren II. Mintegian parte hartzeko. “Isildutako soinuak: musika, dantza eta ahozko tradizioa Andaluzian”, hala du izena Ondare Historikoaren Andaluziar Institutuak eta Andaluziako Juntako Kultura Kontseilaritzak antolatutako mintegiak. Iaz bezala, bigarren edizio honetan ere ahozko adierazpena, musika tradizionala eta gaur egun horiek gordetzeko dauden moduei buruzko mahai-inguruetan parte…

Mendazako eta Berbintzanako Ondare Inmaterialaren ezaugarritze bilerak.

Azken bi asteotan, bi udalerri nafarretan ezaugarritze jardunaldi bana egin ditugu: Joan den astean Mendazan izan ginen (Acedo, Asarta, Mendoza eta Ubago Kontzejuek osatzen duten udalerrian), Lizarrako merindadean eta orain dela egun batzuk berriz, Oliteko merindadean dagoen Berbintzanaren txanda izan zen. Ezaugarritze prozesuan zehar, gure lana Ondare Inmaterialaren alor guztiak birpasatzea da, Imaginario kolektiboa eta…

Asteburu mugitua Ondare Materiagabeari dagokionez

Joan den astea, benetan bizia izan zen Ondare Materiagabearen arloari dagokionez. Neguko ospakizunek garrantzia kultural nabarmena dute, Penintsulako iparraldean bereziki. Julio Caro Barojak azpimarratu ohi zuen bezala, Inauteri  denboraldia abenduan hasi eta Garizumara arte luzatzen da. Horregatik, neguko erritu eta festa hauek garrantzi berezia dute. Joaldunen garaia iritsi aurretik, ikus ditzagun laburki San Blas eta…

Beriainek badu bere Ondare Materiagabea biltzeko hitzarmena

Beriaingo Ondare Materiagabearen bilketa egiteko hitzarmena sinatu da gaur. Datozen hiru urteetan 30 Ondare Materiagabearen Unitate bilduko dira udalerri honetan. Labritekin sinatutako hitzarmen honen bitartez udalak bere ondarearen bilketa eta babestea bermatua izanen du eta lana amaitzerakoan Nafarroako Ondare Materiagabearen artxibategiari eskainiko zaio. Argazkian Udalerriko alkatea den Oscar Ayesa eta Labrit Ondareko kide bat ageri…