Zuzenbideari eta Kultur Ondare Immaterialari buruzko ‘Osmose’ proiektua kaleratu da Labriten parte-hartzearekin.

Orain dela zenbait aste ´Osmose´ ikerketari buruzko emaitzak kaleratu ziren. Proiektu horretan Labrit Ondareak korrespontsal gisa parte hartu du. Anita Vaivadek (Letoniako Kultur Akademia) eta Marie Cornuk (Estatu frantseseko Politikako Gizarte Zientzien Institutua) zuzenduriko proiektu honek, Kultur Ondare Immaterialarekin lotutako esperientzia nazional ezberdinak ikertzen ditu, betiere, zuzenbide konparatzailearen ikuspegitik.

Helburua da, alde batetik, Kultur Ondare Immaterialaren kontzeptua ikuspuntu juridikotik ikertzea eta bestetik, Kultur Ondare Immaterialaren Babeserako Konbentzioak zuzenbidean, maila nazionalean nahiz tokikoan, izan duen eragina ikertzea.

Proiektuaren lehenengo biurtekoa (2014-2015), pentsatzeko eremu komun bat sortzeari eta ikerketa bideak identifikatzeari eskaini zitzaion. Bigarren biurtekoan berriz (2016-2017), alderatze metodoa prestatzen eta ikerketa bide nagusiak zehazten jardun zuten.

  1. urte amaieran, galdetegi bat garatu zen, eta horren bitartez hainbat ikertzaile, horietatik gehienak gobernu erakundeetako profesionalak eta antropologoak, Ondare Immaterialaren eta bere kudeaketaren alderdi legalei buruzko euren ezagutza eskaini zuten. Estatu espainiarraren aldetik, bi ikerlarik parte hartu zuten: INCIPIT-CSIC-eko Cristina Sánchez-Carreterok, eta gure lankidea den Sara González Cambeirok.

Hemen jaitsi dezakezuen (frantsesez) dokumentu honetan, estatu parte-hartzaileen araudi nazionalean nazioarteko arau gisa Konbentzioaren inplementazio maila bezalako alderdiak zehazten dira, baita dokumentu honen elkarrekintzak bestelako araudiekin edota 2003ko Konbentziotik aurrera landutako tresna juridikoak.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email