‘AIERTEKIN DOSTATZEN’ LANAREN AURKEZPENA

Irailak 4, arratsaldeko 19:30tan Zaraitzuko Juntetxean, Ezkarotzen, aukeztuko da Labrit Multimediak eta Zaraitzuko Batzordeak elkarlanean egindako azken proiektua. Zaraitzu Ibarreko ahozko transmisioan oinarrituriko bilketa lana da. Jolasak, ipuinak, pipitakiak eta kantuak, gure arbasoek kantatu eta kontatu bezalaxe. Ikusi hemen proiektuaren nondik norakoak

‘Egur bustiaren oroitzapenak’ proiektua burutua dago

Aurreko berrietan kontatu dizuegun bezala “Egur bustiaren lurrina” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia erkidegoak Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela izan dira. Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak emandako 2014ko dirulaguntzei esker burutu ahal izan dugu…