Tokiko Entitateak Ondare Immaterialaren kudeaketan: azaroak 21, Nafarroako Museoa.

Kultur Ondarearen kudeaketa eragile askok partekatzen duten zeregina da.

Gure testuinguruan, Estatuko Administrazio Orokorrak nahiz Autonomia Erkidegoek duten eskumena eztabaidaezina da, baina Ondare Immaterialaren kasuan, beharrezkoa da kudeaketa lan horietan bestelako eragile motak ere parte hartzea: Sozietate zibilak eta tokiko entitateak.

Askotan hitz egin izan dugu Kultur Ondare Immaterialaren babeserako zereginetan eragileen inplikazioaren garrantziaz, baina gaurkoan udalerrien paperaz eta eurek Ondare Immaterialari balioa emateko duten gaitasunaz hitz egingo dugu.

“BALIOA SORTZEA ONDARE IMMATERIALETIK”, hori da hain zuzen ere Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak datorren azaroaren 21erako Nafarroako Museoan (Iruñea) antolatu duen jardunaldiaren izena. Hona hemen egitaraua:

  • 9:00 – 9:30 IREKIERA: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioari ongietorria – Pablo Azcona
  •  9:30 – 10:15 Kultur Ondare Immaterialaren balioa. Gaizka Aranguren – Labrit Ondarea / Ángel Navallas – Zangozako Alkatea.
  • 0:15 – 11:00 Nola kudeatzen eta babesten da Kultur Ondare Immateriala? Araudia eta  Ondare Immaterialaren Inbentarioak. Sara González Cambeiro – Ondare Immaterialean Doktorea Complutense Unibertsitatean / Joseba Otondo – Baztango Alkatea.
  • 11:00 – 11:30 ATSEDENALDIA, KAFEA.
  •  11:30 – 12:15 Interes Kulturaleko Ondasun Immaterialaren deklarazioak Nafarroan. Susana Irigaray – Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuko Zuzendaria / Mª Concepción Ausejo – Cortesko Alkatea.
  • 12:15 – 12.45 Navarchivo. Alfredo Asiáin – UPNA.
  •  12.45 – 13:30 Kultur Ondare Immateriala hedatzea: Ez dadila haria eten. Itziar Luri –  Labrit Ondarea / Gustavo Goiena – Zaraitzu Ibaxaren Batzordeko Burua.
  • 13:30 – 14:30 Lantegia: Ondare-komunitateak. Ángel Portolés. PEU-UJI.

Jardunaldia batez ere Nafarroako tokiko entitateetako politikari eta teknikoei zuzenduta dago, baina gaian interesa izan dezakeen edonor ongietorria izanen da.

Azaroaren 16a baino lehen izen emateko gonbita luzatzen dizuegu, telefonoz  (948 24 46 58) edo e-posta bidez (fnmc@fnmc.es), izen-abizenak, tokiko entitatea, kargua, harremanetarako telefono zenbakia eta e-posta adieraziz.

Jardunaldian elkar topatzea espero dugu, Ondare Immateriala bildu eta hedatzeko orduan Tokiko Entitateek dituzten aukeren inguruan eta Kultur Ondare Immaterialaren kudeaketak tokiko garapenerako eskaini ditzakeen aplikazioei buruz gehiago ikasteko.

 

Aktualizazio: Zoritxarrez jardunaldi hau bertan behera gelditu da.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email