Espazioen transhumantzia: artzaintzako arkitektura herrikoiak

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Julio César Valle Perulerok transhumantziari buruz idatzitako artikulua da hau. “Ondare Kultural Immaterialaren ekosistema balio ukiezin askoz elikatzen da, eta balio horien aplikaziotik dator mendez mende lurraldea taxutu duten abelbideen sare osoan barrena artzainek eta aziendek erabilitako aldi baterako bizitoki diren eraikin horien materialtasuna”.…

Ijito hitza – Ijito komunitatearen ahozko memoriaren bilketa Nafarroa Garaian

Labayru Fundazioarentzako Labrit Ondareko kide Klara Larruzeak ijito komunitateari buruz idatzitako artikulua da hau. Ijitoak, buhameak, tziganoak, erromaniak. Euskal Herriko jendartearen parte aspaldidanik. Baina zenbat dakigu komunitate honen historiari eta kulturari buruz? Labrit Ondareak Gaz-Kaló Ijito Elkarteen Federazioaren mandatuz Nafarroa Garaian egindako ahozko memoriaren bilketatik ateratako testigantzez harilkatutako paragrafoak dira ondorengoak.…

Dokumentalaren irudi batt

Araxesen gainetik, Malloen azpitik dokumentala estreinatuko da maiatzaren 7an

Orain dela hamar urte Araitz eta Beteluko udalek Labrit Ondarearen bitartez euren udalerriko memoria immateriala biltzea erabaki zuten. 22 elkarrizketa horietan oinarrituta, ikus-entzunezko honen bitartez, Araitz eta Beteluko ahozko memoriaren transmisio lana egitea erabaki dute udalek. Labrit Ondareak ekoiztutako ikus-entzunezkoa da. Bi udalen ahalegin ekonomikoaz gainera, ezinbestekoa izan da Beteluko Uraren babesa. 2020ko udan egin…

ASAEE Logoa

Labrit ASAEE-ko kide izango da

Labrit Ondarea, ondare immaterialaren kudeaketa integralean espezializatutako enpresa bat da. Gure funtsezko lan-ildoek lotura estua dute antropologiaren esparruarekin, eta, horregatik, prestakuntza antropologikoa duten pertsonak gehiengoa dira gure enpresan. Labrit Ondarearentzat albiste ona da ASAEEn (Espainiako Estatuko Antropologia Elkartea) sartzea. Zehazki, Lanbide Batzordean parte hartuko dugu. Bertan sartzen dira nortasun juridikoa duten unibertsitatez kanpoko erakunde publiko…

Ez-Sanferminetako ikus-entzunezko memoria biltzen

Apirilean iragarri bezala, aurtengo San Fermin jaiak bertan behera gelditu ziren, bizitzen ari garen osasun krisia dela eta. Horrela, bada, 2020ko uztailaren 6tik 14ra, nafar hiriburuak iruindarren iruditeria kolektiboan historikoak izanen diren egunak bizi izan ditu. Salbuespen horren aurrean, Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailak egun hauetan Iruñean bizi eta sentitutakoaren memoria bildu eta babesteko…

Labritek Gaztela eta Leongo makil dantzaren inbentarioa eginen du

Makil dantzek Kultur Ondare Immaterialaren erakusgarri aberatsa osatzen dute dituzten ezaugarriengatik: ikusgarritasuna, sinbolismoa, aniztasuna, ondare elementuen bateratzea (musika, dantza, ahozko tradizioa, sinismenak etab.) eta, batez ere, mantentzen duten komunitate horien ordezkari direlako. Gaztela eta Leongo geografia osoan ez ezik, beste zenbait eskualdetan ere euren presentzia dute. Baina tokian tokiko berezko aldagaiek aniztasuna sortu arren, sustrai…

LABRITeko bi kide, ICOMOSkide

Harrotasunez iragarri nahi dugu dagoeneko LABRITeko gure bi lankide bere partaideen artean onartu dituela ICOMOSek. Gure Zuzendari Nagusi, Gaizka Aranguren Urroz, eta gure Aholkularitza Saileko Arduradun, Sara González Cambeiro, UNESCOri atxikitutako Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakunde honetako kide dira. ICOMOSek (International Council on Monuments and Sites – Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Kontseilua), Kultura Ondareari eutsi eta…

Kilometro karratu bakarreko memoria

Atzo maskaren erabileraren agindua indarrean sartu zen. Sei urtetik gorakoentzako beharrezkoak izanen dira maskarak segurtasun distantziak mantendu ezin direnean. Atarrabian ordea, aski ohituta daude, Nafarroako edozein txokotan baino lehenago zabaldu zen neurria herritarren artean. Izan ere, bi metroko distantzia mantentzea ia ezinezkoa da 1,08 kilometro karratu eskaseko azaleran bizi diren 10.204 biztanleentzat. Atarrabian, egunerokoa guztiz…