GOÑERRIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Aizpun herrian, Goñerrin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen. Eguerdiko 12etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 30 lagun inguru  bildu zen. Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 5 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten. Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere…

Goñerrin egindako Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena, apirilaren 30an

Heldu den apirilaren 30an, eguerdiko 12,30etan, Aizpungo udaletxean Goñerri udalerrian buruturiko Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena eginen da. Bilketa honen barruan bost elkarrizketa egin ditugu: Aizpunen Elena Cobos, Azantzan Mª Felisa Armendariz, Goñin José Javier Marcotegui, Munarritzen Pedro Anocibar eta Carlos Anocibar anaiak eta, azkenik, Urdanotzen Eugenio Andueza. Osotara 11 ordu baino gehiago eta 332 oroitzapen…

Ondarearean bilketaren aurkezpen bideoak gure kanalean ikusgai

www.navarchivo.com egitasmoaren baitan 2011 eta 2012an egindako bilketen laburpen bideoak gure kanalera igo ditugu. Gaur egun 46 herrietan egindako bilketaren laginak topatu daitezke kanal honetan: https://vimeo.com/channels/navarchivo Nafarroako herrietan Ondare Materiagabearen bilketa egin ahala kanal hau elikatzen jarraituko dugu,  gure zaharren bizimodua hobe ezagutzen lagunduko digutelakoan.

ARGUEDASEK BERE ARTXIBO EZ-MATERIALA AURKEZTEN DU

Datorren urtarrilak 21 eta 23 bitartean, Arguedasek 2012an hasitako lanaren azken emaitzaren aurkezpena egingo du “La Capilla Kultur aretoan”. Ordutik hona, bilduako 26 biztanleen lekukotasunekin dokumental sorta kaleratu du: orain atera berri dituenekin, 7 DVDko bilduma osatu du: Nafarroako Erriberako herri honen Ondare kultural ez materialaren euskarri. Jardunaldi hauen ekitaldi nagusiak, ostirala 22an ospatuko dira,…

‘AIERTEKIN DOSTATZEN’ LANAREN AURKEZPENA

Irailak 4, arratsaldeko 19:30tan Zaraitzuko Juntetxean, Ezkarotzen, aukeztuko da Labrit Multimediak eta Zaraitzuko Batzordeak elkarlanean egindako azken proiektua. Zaraitzu Ibarreko ahozko transmisioan oinarrituriko bilketa lana da. Jolasak, ipuinak, pipitakiak eta kantuak, gure arbasoek kantatu eta kontatu bezalaxe. Ikusi hemen proiektuaren nondik norakoak

Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan

Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste:…

‘Egur bustiaren oroitzapenak’ proiektua burutua dago

Aurreko berrietan kontatu dizuegun bezala “Egur bustiaren lurrina” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia erkidegoak Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela izan dira. Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak emandako 2014ko dirulaguntzei esker burutu ahal izan dugu…